Gizonezkoen Lehenengo Maila


Redline Takek garaipen gogorra eskuratu zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka (55-52). Bigarren laurdenerako eta hirugarrenerako 16 puntuko abantaila zuten tolosarrek. Azkeneko laurdenean, etxeko taldeak markagailuan gerturatu eta 2 minutu falta zirelarik, emaitza berdindu zuen. Amaieran, etxeko taldearen lana ez zen nahikoa izan garaipena eskuratzeko.

Valle de Egüesek eta Ulacia ZKEk, Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Goierri Almacenes Usabiaga 80-66 eta 88-49 irabazi zituzten hurrenez hurren. Azkeneko laurdenean Valle de Egüesek markagailuaren aldea areagotu zuen. Hala ere, bost minutu falta zirelarik Universidad Deusto aurretik zen markagailuan. Amaieran, 14 puntuko aldea eskuratu zuen Nafarroako taldeak. Zarauztarrek aldiz, garaipen erosoago bat lortu zuten. Atsedenaldirako 10 puntu aurretik ziren zarauztarrak eta azkenean 39 puntuko aldea eskuratu zuten.

Ekohogar Geotermia Urgatzik eta Atletico San Sebastianek haien neurketak irabazi zituzten San Ignacio Basabi eta Leioa SBTren aurka.
Atletico San Sebastianek Leioa irabazi zuen garaipen estu batean. Bizkaitarrak zazpi puntu aurretik ziren atsedenaldian. Hortik aurrera, donostiarrek martxa bat areagotu eta garaipena Donostiara eraman zuten 62-66 emaitzarekin.

Alde batetik, Urgatziren eta Basabiren arteko norgehiagokan, nafarrak aurretik hasi ziren lehenengo laurdenean. Hortik aurrera gasteiztarrek izan zuten partiduaren jabetza. Beste aldetik, ICS Ebaki Solucions San Prudeciok garaipena lortu zuen Megacalzado Ardoi bisitatu ostean. Gasteiztarrak 10 puntu aurretik ziren bigarren laurdenean. Alde hori partidu osoan zehar mantenduko zuten azkenean 7 puntugatik irabazteko (73-80).

Azkenik, Tecnun Askatuak La Salle garaitu zuen Josean Gascan 10 puntuko aldeagatik. Bilbotarrak aurretik hasi ziren markagailuan, baina atsedenaldirako 3 minutu falta zirenean Askatuak markagailua irauli zuen. Hortik aurrera donostiarrek aldea mantendu eta garaipena lortu zuten.

 

Emakumezkoen Lehenengo Maila


Iturripen bizitako Mondragon Unibertsitatearen eta Ibaizabalen arteko neurketa ezinhobea izan zen. Bizkaitarrak 17 puntu aurretik izan ziren atsedenaldian. Aldageletatik bueltan, Arrasateko taldeak bigarren zatian fin ibili ostean markagailuan hurbiltzea lortu zuen. Amaieran, Ibaizabal irabazle 57-60.

Tabirako Baquek eta SIlken Hoteles Araskiren arteko lehia bizi izan zen Landako kiroldegian. Lehenengo laurdenean 7 puntugatik irabazten zihoazen durangarrak. Partiduan zehar etxeko taldeak aldea areagotu zuen azkenean 20 puntugatik irabazteko (55-35).

Sailkapeneko beheko zonaldean, La Rioja ABN puntu bategatik garaitu zuen Leioa (56-55). Hasieratik amaierara norgehiagoka berdintsua izan zen eta bizkaitarrek denboraldiko bigarren garaipena eskuratzeko ez ziren gai izan.

La Salle Zurekin Busek etxean 47-37 irabazi zuen Unibasket Logroño. Bilbotarrak defentsa lanean trebe ibili ziren eta erasoan gainetik izan ziren ere. Garaipen honi esker bosgarren postuan kokatzen dira bilbotarrak.

Universidad Deusto Loiola Indautxuk garaipena eskuratu zuen Malosten Lointek Gernika bisitatzerakoan. Bilbotarrak lehenengo laurdenean 14 puntuko aldea atera zieten gernikarrei. Alde hori mantendu eta garaipena Bilbora eraman zuten 56-64 emaitzarekin.

San Ignacio Premoren eta Navarro Villosladaren arteko derbi nafarrean, San Ignacio Premo irten zen garaile. Hirugarren laurdenean etxeko taldea bi puntugatik irabazten zihoan. Azken laurdenean berriz, aldea areagotu eta 11 puntugatik irabaztea lortu zuten (61-50).