A1
Emakumezkoen Bigarren Maila bukatutzat eman dezakegu eta Askartza, maila honetako txapeldun bihurtu ostean, igoera zuzena eskuratu zuen. Aurreko asteburuan, Sailkapen Faserako 3 parte hartzaile ezagutu genituen eta honetan berriz, Unamuno azken parte hartzaile izango dela jakin izan dugu.
Jardunaldiko emaitzak:
Fisioterapia Mazarredo Unamunok sailkapen faserako txartela eskuratu zuen Navasketen aurka garaipena eskuratu ostean (69-58). Partida hasi bezain laster, Unamuno aurretik jarri zen. Bigarren laurdenean aldiz, Navasketek markagailua irauli zuen eta atsedenaldirako aurretik jarri ziren. Hortik aurrera, Unamunok 7 puntuko aldea eskuratu eta gero, aldea mantendu zuen neurketa irabaziz.
Maristas Logroñok Mungiaren aurka irabazi zuen (78-69). Errioxako taldeak sailkapenerako txartela lortzeko, bere garaipena eta Unamunoren porrota behar zituen. Mungiak aurretik hasi arren, errioxarrak puntu batera hurbildu ziren lehenengo zatia bukatzerakoan. Maristas Logroñok markagailuari buelta eman ostean, aurretik mantendu ziren amaierararte.
Askartzak Liceo Monjardinen aurka garaipen erosoa eskuratu zuen (43-76). Bizkaitarrek lehenengo laurdenean 10 puntuko alde zuten jada eta aldea mantendu zuen atsedenaldira arte. Hortik aurrera, Askartzaren aldeko hirugarren laurdeneko 9-28 partzialak, neurketa erabat erabaki zuen.
IZ4 Hondarribiak 75-81 irabazi zuen Zornotzaren aurka. Zornotzarrak izan ziren lehenengo laurdenaren jabe eta atsedenaldirako 4 puntu aurretik ziren. Bigarren laurdenean, gipuzkoarrek markagailua irauli eta bukaera berdintsu baten ostean, garaipena eskuratu zuten.
Antigua Luberrik Vale de Egüesen etxean garaipena lortu zuen (68-74). Lehenengo zati berdinsu baten ostean, nafarrak aurretik ziren. Azken laurdena hastean, markagailuak 56 puntuko berdinketa islatzen zuen, baina donostiarrak finago aritu ostean, garaipena poltsikora eraman zuten.
A2
Aurreko asteburuan, ezagutu genituen maila mantendu eta galdu dituzten taldeak.
Gráficas Juaristik Jacobeo Alberite garaitu zuen (87-36).
Txintxu Gozotegia ISBk Alkivent Tojuren etxean garaipena lortu zuen (50-55). Azpeitiarrek partidaren jabetza izan zuten lehenengo zatian zehar eta 8 puntuko aldearekin hartu zuten aldageletarako bidea. Horren ostean, gasteiztarrak markagailuan hurbildu arren, ez ziren gipuzkoarrak gainditzeko gai izan.
Escolapios Bilbaok etxean Avia Zizur Ardoi (65-56) irabazi zuen. Norgehiagoka nafarren aldeko 4-13ko parzialarekin hasi zen. Hala ere, bilbotarrek hiruko marratik fin ibili ostean, markagailuari buelta eman zioten. Hortik aurrera, bilbotarrak izan ziren aurretik markagailuan.
Getxo SBTk Unibasket Logroñoren etxean irabazi zuen. Exeko taldeak 11 puntuko aldea lortu zuen atsedenaldira orduko. Bigarren zatian aldiz, getxotarren aldeko 9-17 eta 11-22 partzialen ondorioz, garaipena Getxora joan zen.
Axa Amurriok 12 puntugatik irabazi zuen Bera Beraren aurka (63-51). Lehenengo laurdenaren jabetza arabarrena izan zen, baina donostiarrek erantzun ostean, atsedenaldiran 27-27 islatzen zuen markagailuak. Horren ostean, arabarrek hiruko marratik bihurtutako saskiratzeak baliagarriak izan zitzaizkien garaipena poltsikora eramateko.
1. Gráficas Juaristi ZKE
2. Alkivent Toju
3. Escolapios Bilbao
4. Txintxu Gozotegia ISB
5. Avia Zizur Ardoi
6. Getxo SBT
7. AXA Amurrio
8. Unibasket Logroño
9. Bera Bera
10. Transportes TCB Jacobeo Alberite