Gernika nesketan eta Gasteiz mutiletan izango dira Kadete Mailako Final 4ak jasoko dituzten tokiak.

Neskek Maloste Kiroldegian jokatuko dute 10:30etan hasiz LA SALLE BILBAO eta ASEVI ARASKI-ren arteko final-erdiarekin. Bina garaipen dituzte aurtengo denboraldian beraien arteko neurketetan beraz seguruenik azken momentura arte ez da erabakiko zein sailkatzen den finalera.

13:00etan izango da bigarren final-erdia LOINTEK GERNIKA eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren artean. Kasu honetan Gernikarrak abantail txiki bat dute etxean jokatzen dutelako eta horrek indarra emango dielako baina orain dela hilabete bat Donostiarrak hauei irabazteko gai izan ziren beraz berdina errepikatzen saiatuko dira.

Irabazleek finala 12:30etan jokatuko dute igandean.

Aldi berean baino Mendizorrotza Kiroldegian mutilen lehen final-erdia jokatuko da BASKONIA A eta LOIOLA INDAUTXU 09-ren artean. Hauen kasuan Gasteiztarrak dira faborito garbiak neurketa guztiak irabazi baitituzte Bilbotarren aurka. Hala ere azken hauek dena emango dute ezustea emateko.

Bigarren final-erdia 12:00etan izango da eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k jokatuko dute. Nahiz eta momentura arte Bilbotarrek partidu guztiak irabazi Donostiarrei, dena parekatuagoa espero da partidu batera edozer gauza gerta daitekelako.

Irabazleek finala jokatuko dute igande goizean, 11:00etan.

Final 4-a irabazten duten taldeek Euskadiko Txapeldun izango dira eta Espainiako Txapelketara joateko bigarren txartela lortuko dute. Final 4 hau BASKONIA A-k edota LOINTEK GERNIKA-k irabazten badute, txapeldunordea izango da bigarren txartel hori eskuratzen duena.

ZORTE ON TALDE GUZTIEI!