Asteburu izugarria Gernikan eta Gasteizen bizi zenarekin Kadete Mailako Final 4ekin.

Final-erdiak larunbat goizean ospatu ziren lehenik Kadete Mutilenarekin Mendizorrotza Kiroldegian. BASKONIA A eta LOIOLA INDAUTXU 09 neurtu ziren goizeko 10:00etan Gasteiztarren garaipenarekin 71-67. Norgehiagoka oso gorabeheratsua izan zen non ematen zuenean Gasteiztarrak kontrolatuta zutela Bilbotarrak emaitzari buelta ematen zioten.

12:00etan bigarren final-erdia jokatu zen BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren artean. Hemen Bilbotarrak hasiera hobea eduki zuten 20 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian Donostiarrak hobeto lehiatu zuten baina emaitzari buelta ematea lortu gabe. Azkenean 75-57 irabazi zuten Bilbokoak finalera sailkatzea lortuz.

Finala igandean ospatu zen goizeko 11:00etan. A priori final oso estua espero zen baina Bilbotarrak hasieratik neurketaren kontrola hartu zuten eta 47-78 irabaziz, Euskadiko Txapeldun bilakatu ziren.

Nesken Final 4a ere larunbat goizean izan zen Maloste Kiroldegian. LA SALLE BILBAO eta ASEVI ARASKI neurtu ziren lehenengo goizeko 10:30etan. Espero zen bezala, final-erdi oso interesgarria izan zen eta azken segundura arte ez zen erabaki. Gasteiztarrak 13 segunduren falta bi jaurtiketa libre sartu zituzten 3 gora jartzeko. Hala ere Bilbotarrak berdintzeko aukera izan zuten azken momentuan baina hiruko jaurtiketa ez zen sartu eta azkenean Gasteiztarrak 50-53 irabazi zuten.

Bigarren final-erdia LOINTEK GERNIKA eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren artean izan zen eta hau ere oso interesgarria izan zen. Donostiarrak ondo hasi ziren baina bigarren laurdenetik aurrera Gernikarrak gehiago izan ziren 16 gora sartuz azken laurdenera. Donostikoak orduan azken esfortzua egin zuten eta 6 puntura gerturatu ziren baina, Gernikarrak ez zuten huts egin eta 62-50 irabazi zuten.

Finala oso parekatsua izan zen, talde bakoitzak bere momentua eduki zuen eta azken laurdenera bi puntuko aldearekin sartu ziren. Azken 10 minutuetan aldiz Gernikakoak aurrera pauso bat eman zuten eta 15-2ko partzial batekin lehenengo 5 minutuetan finala haustea lortu zuten. Azkenean 72-65 eta Lointek Gernika Euskadiko Txapeldun.

Aipatzekoa da LOINTEK GERNIKA eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA Txapeldun izateaz gain Espainiako Txapelketara joateko lehenengo txartela eskuratu dutela eta, beraiekin batera, bi finalistak joango direla, ASEVI ARASKI eta BASKONIA A.

Amaiera ezinhobea denboraldi luze eta bikain bati.

ZORIONAK!