Mendizorrotza Kiroldegian ospatuko da asteburu honetan Nesken Lehen Mailako Final 4-a.

Irabazlea, UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-rekin batera LF2-ra igotzeko igoera fasea jokatzera joango da.

JARDINERIA GORBEIA ARASKI, ligako bigarren sailkatu bezala eta halaber Kopako irabazle bezala, Final 4 honen anfitrioia da. Bigarren final-erdia jokatuko dute, IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-ren aurka. Ligan Gasteiztarrak bi partiduak irabaztea lortu dituzte baina emaitza oso estuekin. Oraingo honetan edozer gauza gerta daiteke eta garbi dagoena bi taldeak ikuskizun itzela emango dutela.

Beste final-erdian LA SALLE VERSIA eta SAN IGNACIO PREMO ditugu. Kopan Bilbotarrak gailendu ziren baina ligan aldiz garaipen bana dute. Oraingoan biei etxetik kanpo jokatzea tokatzen zaie beraz, faktore hori ez da erabakigarria izango. Bi taldeak gogotsu egingo diote aurre asteburu honi.

Aurreko urtean bezala, aurten ere Final 4 oso estua espero da eta edozeinek irabazi dezakena.

ZORTE ON GUZTIOI!!