Denboraldia amaitu dute iada SEGUNDA FEB mailan ditugun BIELE ISB eta TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA taldeek.
Hauentzako ere, denboraldi oso gorabeheratsua izan da non, lehenengoak igoera fasera sailkatzea lortu duten baina besteek ordea ez dute maila mantentzea lortu.
Lehenik eta behin BIELE ISB izan dugu denboraldia itzel hasi zutenak lehenengo itzulian lidergotzarengatik borrokan egonez Caceresekin batera. Iñaki Merinoren mutilek gauzak oso ondo egin zituzten denboraldiko tarte horretan saskibaloi bikaina eginez. Bigarren itzulian aldiz hustu egin ziren pixkanaka postuak jaitsiz zortzigarren amaituz fase erregularra.
Hala ere horrek igoera fasea jokatzeko aukera eman die CLASS BASQUE SANT ANTONI taldearen aurka. Joanekoa etxean izan zen non nahiz eta hasiera oso parekatsua izan, bigarren laurdenetik aurrera Balear Uhartekoak gehiago izan ziren eta 61-80 irabazi zuten. Atzo itzulia jokatu zen non neurketa askoz estuagoa egon zen baina garaipena berdin berdin beraientzako izan zen, 83-74.
Denboraldi oso gorabeheratsua baina txapela kentzekoa Azpeitiarrena.
Beste aldean TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA eduki dugu 10 garaipenekin, azkeneko postua okupatuz. Harritzekoa da 10 garaipenekin azkenak gelditzea, beste multzoarekin parekatzen badugu batez ere non, garbi geratu den «mendebalde» multzoan dena parekatsuago egon dela eta sailkapena oso estu geratu den. Ez da denboraldi erraza izan Zornotzarrentzako, lehenik eta behin entrenatzaile aldaketarekin, gauzak ez baitziren atera nahi bezala. Hala ere pixkanaka hobetzen joan dira eta meritu handiak egin dituzte batez ere denboraldi amaieran maila mantentzeko. Pena handiz baino ondo lehiatuz eta azkeneko jardunaldian derbia irabaziz, agur esan diote SEGUNDA FEB mailari.
Animo Zornotza, bueltatuko zarete!
ARGAZKIAK: IRAURGI SB