Mutilen Bigarren Mailako Final 4-a ere Mendizorrotza Kiroldegian ospatuko da aurreko asteburuan neskekin gertatu zen bezala.

Irabazlea, GETXO SBT-rekin batera Mutilen Lehen Mailara igoko da.

ARABERRI BASKET CLUB, ligako bigarren sailkatu bezala, Final 4 hau antolatzeaz arduratu da. Bigarren final-erdia jokatuko dute, CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren aurka, arratsaldeko 19:30etan. Ligan garaipen bana dute, joanekoan Bilbotarrak 63-72 irabaztea lortuz Mendizorrotzan bertan eta itzulikoan aldiz Gasteiztarrak 77-78 gailendu ziren infartuzko amaiera batean. Hauen arteko aurrekariak ikusiz, final-erdi oso parekatsua espero da.

Beste final-erdian DUPLOSTOCK OIARSOLEZO SKT eta SAN PRUDENCIO ditugu, 17:00etan jokatuz. Hauek ere bana garaipen dituzte bakoitzak bere etxean irabazi baitzuen, emaitza oso estuekin. Oraingoan zelai neutro batean jokatuko dute beraientzako beraz faktore hori ez da garrantzitsua izango. Aurrekariak ikusiz garbi dago final-erdi hau ere oso parekatsua izango dela beraz ikusi beharko da nork asmatzen duen gehiago finalera iritsi ahal izateko.

Finala igandean izango da arratsaldeko 18:00etan.

ZORTE ON GUZTIOI!!