Zizur Nagusian jokatuko da Mutilen Lehen Mailako Final 4a asteburu honetan.

MEGACALZADO ARDOI izango da anfitrioia liga erregularrean bigarren postuan geratu delako, azken txanpa itzel bati esker non azkeneko 10 partiduak irabazi dituzten. ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka neurtuko dira lehenengo final-erdian arratsaldeko 17:30etan. A priori nafarrak dira irabazteko faborito dinamika oso onean datoztelako eta gainera beraien arteko bi lehietan garaile izan dira. Hala ere, Donostiarrek ez dute ezer galtzeko eta presio falta horrek alde egin diezaiekete. Ziur gaude norgehiagoka oso borrokatua izango dela.

Bigarren final-erdia 19:45etan izango da ASKARTZA CLARET eta EASO BASKET TURDUS.WINE-en artean. Neurketa honetan dena parekatuagoa egongo dela dirudi, biek dinamika antzekoa daramatelako. Denboraldian bakoitzak bere etxean irabazi zuen beraz, faktore hori ez da garrantzitsua izango. Bi taldeak oso ondo ezagutzen dira azken urteetan lehia asko eduki baitituzte. Maila handiko neurketa izango da.

Finala igandean izango da arratsaldeko 17:30etan.

Irabazlea, UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-rekin batera TERCERA FEB Mailara igoko da.

ZORTE ON GUZTIOI!!