OPTICA TROCONIZ ARABA eta BASKONIA A izan dira aurtengo denboraldi amaierako Koparen irabazleak.

Kopako finalak ospatu ziren pasa den asteburuan eta nesketan OPTICAS TROCONIZ ARABA-k LOINTEK GERNIKA-ri irabazi zion luzapenean erabaki zen norgehiagoka batean. Neurketa oso parekatuta egon zen une oro lehenengo 40 minutuetan non bi taldeek garbi utzi zuten hasieratik irabaztera joango zirela. Luzapenean dena oso estu jarraitu zuen azken minutura arte non Gasteiztarrak jaurtiketa libreei esker garaipena ziurtatu zuten. Azkenean 68-63.

Aurretik final-erdietan OPTICAS TROCONIZ ARABA-k EUROMEX ARASKI-ri 38-57 irabazi zion eta LOINTEK GERNIKA-k 68-56 EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ri.

Final-laurdenetako emaitzak hurrengoak izan ziren:

BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA 48-88 LOINTEK GERNIKA.

EUROMEX ARASKI 73-62 LOIOLA INDAUTXU 08.

Mutiletan BASKONIA A-k BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ri irabazi zion finala bigarren zati oso on bati esker. Hasiera nahiko parekatsua izan zen nahiz eta lehenengo laurdenean Gasteiztarrak 7 gora jarri. Bilbokoek bigarren laurdenean finago egon ziren eta atsedenaldira soilik 3 puntura jarri ziren. Bigarren zatian aldiz etxekoek aurrera pauso bat eman zuten eta 49-35eko partzial batekin 91-74 irabazten amaitu zuten Kopako txapeldunak bilakatuz.

Aurretik final-erdietan BASKONIA A-k ARABERRI BASKET CLUB-ari 48-119 irabazi zion eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k 43-117 AXA AMURRIO-ri.

Final-laurdenetako emaitzak hurrengoak izan ziren:

LOIOLA INDAUTXU 66-67 AXA AMURRIO.

EASO BASKET CROMOVA 62-70 ARABERRI BASKET CLUB.

Honekin Junior taldeek amaiera ematen diote denboraldi luze eta bizi bati.