LOINTEK GERNIKA eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA Euskadiko Txapeldunak!
Larunbat goizean hasi zen festa mutilen txapelketarekin non BILBAO BASKET FUNDAZIOA izan zen garaile.
A multzoarekin hasi zen dena non Bilbotarrak erraz irabazi zituzten bere partiduak JOTAKE (22-8) eta IRAURGI SASKIBALOIA-ren (7-22) aurka, final-erdietara zuzenean sailkatuz. Gasteiztarren eta Azpeitiarren norgehiagoka 12-11 amaitu zen lehenengoen alde bigarren bezala sailkatuz.
B multzoan EASO BASKET izan zen lehenengoa BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka 16-20 irabazi ostean eta 21-17 OINTXE-ren aurka. Arrasatekoak izan ziren bigarren Barakaldokoei 10-6 irabazteari esker.
Bigarren fasean JOTAKE-k BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka jokatu zuen 14-10 irabaziz eta OINTXE eta IRAURGI SASKIBALOIA-ren artean Azpeitiarrak 18-20 gailendu ziren.
Final-erdietan BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k Azpeitiarren aurka jokatu zuen 21-12 irabaziz eta EASO BASKET-ek 19-14 irabazi zion JOTAKE taldeari.
Finalean Bilbotarrak gehiago izan ziren eta ez zieten aukerarik eman oso nekatuta iritsi ziren Donostiarren alde, 21-7.
Neskek aldiz arratsaldean jokatu zuten non aipatu dugun bezala, LOINTEK GERNIKA bilakatu zen txapeldun.
Hala ere ez zuten erraza eduki txapelketa guztian zehar dena oso parekatuta egon zelako.
A multzoan BASKONIA geratu zen lehenengo partidu guztiak irabazita 20-18 BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka, 13-19 EASO IBAETA BASKET-i eta 8-18 FUNDIBIDE IRAURGI SB-ri.
EASO IBAETA BASKET izan zen bigarrena IRAURGI SB-ri 17-10 irabazi eta gero eta 6-15 BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka.
B multzoan ORDIZIA K.E. izan zen lehenengoa nahiz eta galtzen hasi CB ARABA-ren aurka 13-16. Hortik aurrera 12-11 irabazi zieten luzapenean LOIOLA INDAUTXU-ko neskei eta 16-17 LOINTEK GERNIKA-ri.
LOINTEK GERNIKA izan zen bigarrena 8-11 LOIOLA INDAUTXU-ri eta 8-9 CB ARABA-ri irabazi ondoren.
Gasteiztarrak azkeneko partiduan galdu zuten lidergotza LOIOLA INDAUTXU-ren aurka 15-18 galdu ostean eta ezin izan ziren hurrengo fasera sailkatu.
Final-erdiak beraz BASKONIA – LOINTEK GERNIKA eta ORDIZIA KE – EASO IBAETA BASKET-en arteko neurketak izan ziren non Gernikarrak 11-13 irabaztea lortu zuten eta halaber Donostiarrak 15-18.
Finala oso zirraragarria izan zen azken segunduan erabakiz Gernikarren alde Iasone Berrioatergotuaren sarkiartze bati esker, 16-15.
Aipatu beharra dago lau finalistak Cuencan ospatuko den Espainiako Txapelketara jokatzeko sailkatu direla.
ZORIONAK!!