Amaitu dute BASKONIA A-k, BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k, EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k, ASEVI ARASKI-k eta LOINTEK GERNIKA-k klubetako Espainiako Kadete Txapelketa.

Bilbao Basket Fundazioa izan da urrutien iritsi den taldea 10º geratuz Txapelketa oso ona egin ondoren. Multzoko fasea oso ondo hasi zuten UCAM MURCIA CB-ri 58-79 irabazi eta gero baina bigarren jardunaldian porrot gogorra jasan zuten CB L´HOSPITALET A-ren aurka 83-85. Bigarren fasera sailkatzea zaila jarri zen azkeneko jardunaldian REAL MADRID A-ren aurka jokatzen baitzuten eta espero zen bezala galdu egin zuten 105-47 baina, Murtziakoak Kataluniarrei 77-82 irabazi zieten eta Bilbotarrak aberajearengatik final-zortzirenetara sailkatu ziren. Bertan ZENTRO BASKET MADRID-en aurka neurtu ziren eta nahiz eta gauzak oso ondo egin 57-73 erori ziren.

BASKONIA A-k ere txapelketa bikaina egin zuen baina ez zuen lortu hurrengo fasera sailkatzea nahiz eta multzoko bigarren postuan amaitu, soilik bakarra pasatzen zelako. Gainera aukera hori lehenengoan iada galdu zuten CBA-ren aurka 64-59 galdu ondoren. Hortik aurrera LA SALLE-ri 40-100 eta BAHIA SAN AGUSTIN-i  74-70 irabazi zieten baina CBA-ko mutilek ez zuten barkatu. Hala ere sentsazio oso onekin bukatu zuten txapelketa nahiz eta 21º amaitu.

EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k bere partetik lehenengo bi jardunaldiak galdu zituen 65-71 REAL VALLADOLID BALONCESTO A eta 57-101 ZENTRO BASKET MADRID-en aurka final-zortzireneta sailkatzeko aukerarik gabe geratuz baina txapelketa era ezinhobean amaitu zuten AMIDE A-ren aurka 56-80 irabazi ondoren. Emaitza honekin 27º bukatu zuten.

Nesketan ASEVI ARASKI-k amestu egin zuen bigarren faseko sailkapenarekin lehenengo bi norgehiagokak irabazi ostean lehenengo 46-58 VALDEPEÑAS BALONCESTO-ren aurka eta gero 59-25 CB MB-ren kontra. Azkeneko jardunaldian aldiz ezin izan zuten GRAN CANARIA (82-47) sendo baten aurka irabazi eta multzoko bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 23º postuan geratu dira azkenean.

LOINTEK GERNIKA-k ere garaipena lortu zuen lehenengo partiduan LA SALLE-ren aurka (37-69) baina hortik aurrera zorte txarra eduki zuten MERCADO CENTRAL OSB A1 (45-52) eta UBJ GRIS-TOLDOS EL PORTAL-ren aurka (77-71) galduz eta hirugarren geratu ziren H multzoan eta 25º postuan amaierako sailkapenean.

Laburbilduz eta nahiz eta emaitzak onenak ez izan gure taldeentzako, duintasunez borrokatu zuten eta lehiatu zuten.

ZORIONAK DANOI!