Amaitu dute LOINTEK GERNIKA-k, MARTIN DECO PATRONATO-k, EASO BASKET KARTING IRUN eta MARMOLES AZTIRIA ISB-ek klubetako Espainiako Infantil Txapelketa.
LOINTEK GERNIKA izan da urrutien iritsi den taldea 13º geratuz bukaerako sailkapenean. Txapelketa bikaina egin dute Gernikarrek multzoko fase ezinhobea eginez neurketa guztiak irabaziz, 9-60 C.NTRA.SRA.BUEN CONSEJO-ren aurka, 74-24 CD GRUPO 76 ALKASER-en aurka eta 43-85 MONTUÏRI FIBROTEC-ren aurka. Horrela final-zortzirenetako sailkatu ziren lehenengo bezala eta sentsazio oso onak utziz. Bertan FUNDAL ALCOBEDAS A-ren aurka neurtu ziren infartuzko partidu batean. Norgehiagoka oso parekatuta egon zen une oro azken segundura arte non 57-55 galdu zuten.
MARTIN DECO PATRONATO-ren txapelketa oso ezberdina izan zen partidu bakarra irabaziz. Garbi zegoen ez zela erraza izango hasiera FUNDACION VALENCIA BASKET-en aurka izan baitzen. Hala ere oso ondo lehiatu zuten nahiz eta 92-64 galdu. Bigarren jardunaldian eskuratu zuten garaipena gehiago izan ziren norgehiagoka batean CN HELIOS A-ren aurka (66-47). Azken jardunaldia NAUTICOS TENERIFE ULL-en kontra izan zen non helburua multzoko bigarren postua lortzea zen nahiz eta hurrengo fasera sailkatzeko aukerarik ez izan. Orokorrean arerioa hobea izan zen lehenenego 30 minutuetan 19 gora sartuz azken laurdenera. Bertan Bizkaitarrak egoeari buelta eman zioten 11-25eko partzial batekin eta nahiz eta 66-61 galdu, sentsazio onekin amaitu zuten.
Mutilen kasuan bi taldeak asko sufritu zuten eta MARMOLES AZTIRIA ISB-en kasuan, ez zuten partidurik irabaztea lortu. Hala ere oso ondo lehiatu zituzten neurketa guztiak baina ezinezkoa egin zitzaien garaipenik eskuratzea. 74-61 FILIPENSES A-ren aurka, 72-52 CB CLAVIJO eta 64-71 ALIMERKA OVIEDO BALONCESTO-ren aurka. Euskadiko Txapeldunek esperientzia itzela bizitzeko aukera izan dute denboraldiari amaiera ezinhobea jarriz.
EASO BASKET KARTING IRUN aldiz garaipenarekin estreinatu zen GAZTE BERRIAK-en aurka 70-83 irabaziz. Horrek motibazio asko eman zien bigarren jardunaldiari aurre egiteko EL OLIVAR A1-ren aurka. Neurketa oso parekatuta egon zen lehenengo hiru laurdenetan baina azkenekoan Donostiarrak hustu egin ziren eta ezin izan zuten bigarrena gehitu (73-83). Azkeneko jardunaldian CYD LEONESA multzoko lehenengo sailkatuaren aurka jokatu zuten. Azken hauek gehiago izan ziren hasieratik eta 69-19 irabazi zuten. Emaitza honekin hirugarren geratu ziren lehenengo fasean eta 28º sailkapen orokorrean.
Txapelketa bikaina egin dute gure lau taldeek eta esperientzia mundiala gehitu dute danok.
ZORIONAK!!