Euskadiko U21 selekzioak hasi du bere prestakuntza Ekainak 19 eta 20ean Portugalen selekzioaren aurka jokatzeko.

Urtero bezela gure selekzioak hasi dira lanean eta oraingoan Mutilen U21 selekzioari tokatu zaio, Yon Gonzalezen aginpean.

Pasa den larunbatean egin zuten lehenengo entrenamendua eta hortik aurrera beste lau entrenamendu egingo dira:

  • Ekainak 12, osteguna: Irlandesako Leioako Kiroldegia, 19:00etatik 21:00etara.
  • Ekainak 14, larunbata: Antzizar Kiroldegia Beasain, 11:30etatik 13:30etara.
  • Ekainak 16, astelehena: Tolosako Usabal kiroldegia, 19:00etatik 21:00etara
  • Ekainak 18, asteazkena: Tolosako Usabal kiroldegia, 19:00etatik 21:00etara.

Ondoren, Ekainak 19an, Tolosan jokatuko dute lehenengo lagunartekoa eta 20an bigarrena Durangon.

Ander Gordillo, Auritz Armendariz, Beñat Etxeberria, Eneko Martinez, Iñaki Eraunzetamurgil, Jokin Camarero, Jon Larrea, Jon Paternina, Lander Barruetabeña, Oier Inda eta Urko Madariaga izango dira selekzio honetan egongo diren jokalariak.

Bihar goizeko 12:00etan ospatuko da ekitaldi honen aurkezpen ofiziala prentsaurreko batekin Durangoko Udaletxean.