BILBAO BASKET-ek epika urratu zuen Espainiako Txapeldun izateko bi puntura geratuz U17 3×3 Txapelketan.
Dena ondo egin zuten Bilbotarrak hasieratik amaierara arte, lehenengo fasean partidu guztiak irabaziz CAFESCANDELAS ENSINO (13-21), ELECTROMERCANTIL (22-7), QUALITYSPORTCRIPTANA (21-10) eta SANT JOSEP A-ren aurka (16-22). Emaitza hauekin, hurrengo fasera sailkatu ziren, konfiantza maila handiarekin gauzak ondo ateratzen ari zirelako. Final-laurdenetan CB GRANOLLERS-en aurka 14-21 irabazi zuten neurketa gogor batean, final-erdietara pasatuz. Bertan LICEO MONAJARDIN baino gehiago izan ziren, emaitza sendo bat lortuz, 8-21, eta finalera dinamika oso onean iritsi ziren. Finala MATARÓ PANDO 3×3-en aurka izan zen eta espero zen bezala, norgehiagoka itzela izan zen non bi taldeek maila handia eman zuten. Azkenean eta infartuzko amaiera batean, Kataluniarrak asmatu egin zuten eta 19-17 irabazi zuten, Bilbotarren ametsa zapuztuz. Hala ere Bizkaitarrak historia egin zuten txapeldunorde bilakatuz sekulako txapelketa egin ondoren.
EASO BASKET-ek gehiago sufritu zuen garaipen bakarra lortuz multzoko fasean. Hasieratik asko kosta zitzaien Donostiarrei lehenengo partiduan 7-17 galduz ALIMERKA OVIEDO-ren aurka. Bigarrenenean aldiz partidu itzel bat eraman zuten CANTBASKET04-ren aurka (10-12) hurrengo fasera sailkatzeko aukerak mantentuz. Hala ere hurrengo egunean gauzak ez ziren atera nahi bezala CTEIB 2 (10-22) eta BRAINS MORALEJA-ren kontra (21-14) eta agur esaten zioten txapelketari 34º postuan amaituz.
Nesken kasuan, EASO BASKET IRULEA-k txapelketa bikaina egin zuen lautik hiru partidu irabaziz, hurrengo fasera sailkatzeko oso gertu geratuz. Bikain hasi ziren Donostiarrak 20-5 irabaziz LA SALLE MELILLA-ren aurka eta 12-16 BAXI FERROL-en aurka lehenengo egunean. Bigarrenean, goizeko saioan ezin izan zuten BALONCESTO PUMARIN sendo baten aurka (8-16) eta final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu ziren. Hala ere txapelketa era ezinhobean amaitu zuten BV VALDEPEÑAS-ren aurka 13-20 irabaziz.
LOINTEK GERNIKA-ri berdin berdina gertatu zitzaion lautik hiru garaipen lortuz. Gernikarrak ere oso ondo hasi ziren lehenengo egunean bi partiduak irabaziz ENRIQUE SOLER (16-7) eta ADBA SANFER-ren aurka (9-14). Larunbat goizeko saioa klabe izan behar zen eta gutxigatik ezin izan zuten CB AL QÀZERES-en aurka (10-14), hurrengo fasetik kanpo geratuz. Azkeneko neurketan GUADALAJARA BASKET-en kontra 10-15 irabazi zuten sentsazio oso onekin amaituz txapelketa.
Laburbilduz gure taldeek emaitza bikainak lortu dituzte non BILBAO BASKET Espainiako Txapeldunorde izan den eta nesketan EASO BASKET-ek 10º postua eta LOINTEK GERNIKA-k 14º postua eskuratu dituzten.
ZORIONAK DANOI!!