Bihar egingo dute debuta Tolosan gure Euskadi U21eko mutilek eta etzi Durangon jokatuko dute.
Gogo askorekin daude gure mutilek prestakuntza on bati amaiera ezinhobea jartzeko, bihar Usabal Kiroldegian eta etzi Landako Kiroldegian.
Bost entrenamendu bikain egin dituzte Yon Gonzalezen jokalariek eta azkeneko hau oso pozik azaldu da: «Portugal U21 selekzioak Europako Txapelketa prestatzen dago eta horregatik gure aurka jokatuko dute bi egun hauetan. Jokalari oso onak dituzte, Portugalgo maila gorengoan dauden jokalariak eta Ameriketako NCAA ligan beraz partidu oso gogorrak izango dira baina halaber ikuskizun itzelak ikusiko dira Usabal eta Landako Kiroldegietan. Gure partetik dena emango dugu erakusteko maila internazionalean lehiatzeko gai garela. Jokalariek lan bikaina egin dute egun hauetan eta prest gaude erronka polit honetako.»
Portugal jokalari hauekin etorriko da: Afonso Coelho, Daniel Figueira, David Pinheiro, Iago Stanback, João Panzo, Jhonathan Andrade, Nathan Noronha, Pedro Machado, Pedro Santos, Salvador Gomes, Salvador Victo, Sérgio Sousa, Tiago Coelho, Tiago Filipe eta Yago Carrera.
Bi neurketak Euskal Saskibaloi Federazioaren Twitch kontutik emango dira.
GOAZEN GURE SELEKZIOA ANIMATZERA!!