Bigarren egun oso positiboa izan zen atzokoa gure 3×3 U13 eta U15 selekzioentzako.
U13 selekzioak hasi ziren goizeko 10:15etan neskek Aragoien aurka jokatuz eta mutilek Melillaren aurka.
Mutilek 20-16 irabazi zuten neurketa eta neskak aldiz 15-7 galdu zuten.
Emaitza horrekin mutilek Nafarroaren aurka neurtu ziren azkeneko partiduan 16-8 irabaziz eta 13° postua lortuz.
Neskek Kantabriaren aurka jokatu zuten sentsazio oso onekin amaituz txapelketa 15-4 irabazi eta gero. 15° postua sailkapen orokorrean.
U15 selekzioak 10:40etan hasi ziren bigarren egunean. Neskek Balear Uharteei 14-7 irabazi zieten eta mutilek ezin izan zuten Murtziaren aurka irabazi (14-8).
Hala ere azken hauek amaiera ezinhobea izan zuten Errioxarren aurka 15-8 irabaziz eta 11° postuan bukatuz.
Neskek itxi zuten txapelketa Aragoien aurka 18-8 galduz baina 10° postu bikain bat lortuz.
Laburbilduz eta nahiz eta lehenengo eguna onena ez izan, amaiera ona eman diote lau selekzioek Espainiako Txapelketari.
Natxo Gomezek oso pozik amaitu du txapelketa nahiz eta emaitzak esperotakoak ez izan jokalari guztiek duintasunez borrokatu dutelako.
Saioa Peciñak ere esperientzia oso positiboa izan dela adierazi du eta oso pozik dago jokalariek izan duten hobekuntzarekin txapelketan zehar.
ZORIONAK!!