Ez da posible izan garaipenik lortzea baina sentsazio oso ona utzi du gure U21 nesken selekzioak.
Bi neurketa jokatu dituzte euskaldunek Eslovakiako U20 selekzioaren aurka.
Lehenengoa Zarautzen izan zen ostiral arratsaldean. Orokorrean partidu oso parekatsua izan zen non hainbat lidergotza aldaketa egon ziren eta aldeak ez ziren oso handiak izan. 26-26ko emaitzarekin atsedenaldian, hirugarren laurden oso ona egin zuten euskaldunak lau gora sartuz azkeneko hamar minutuetara. Bertan, eslovakiarrak finago egon ziren emaitzari buelta emanez eta 53-55 irabaztela lortu zuten.
Mikel Retolaza hala ere sentsazio oso positiboekin bukatu zuen taldeak oso ondo lehiatu zuelako irabazteko aukera izanez azkeneko momentura arte.
Bigarren norgehiagoka atzo jokatu zen Beasainen. Partidu oso ezberdina izan zen non bi taldeek bere momentua izan zuten neurketa menderatzeko eta partzial handiak egon ziren. Gure neskak hobeto hasi ziren lehenengo laurdena menderatuz 18-14. Bigarrenean 27-17 jartzera iritsi ziren baina eslovakiarrak ondo erreakzionatu zuten 0-13ko partzial bat lortuz. Atsedenaldira 34-37 iritsi ziren. Bigarren zatian dinamika oso antzekoa izan zen gorabehera askorekin non azkeneko minutuetan berriro ere eslovakiako taldea hobeto egon zen 59-65 irabaztea lortuz.
Nahiz eta irabaztea ez lortu, helburu nagusia bete dute gure neskek nazioarteko beste herrialde baten aurka lehiatzea lortuz hasieratik amaierara arte.
AUPA EUSKADI!!