Gaur hasten dute HGB AUSARTA BARAKALDO-k eta DOMUSA TEKNIK ISB-k challenge mailara igotzeko igoera fasea Utebo-n (Zaragoza).

Bizkaitarrak faborito garbi bezela aurkezten dira Igoera Fase honetara, denboraldi ezinhobea egin eta gero, 26-0. Denboraldia Beasainen zabaldu zuten Euskal Kopa altxatuz eta, denboraldiko partidu guztiak irabazi eta gero, asteburu luze honetan amaiera bikaina eman nahi diote ametsetako denboraldi honi.

Azkoitiarrak aldiz, hirugarren geratu dira aurtengo ligan, 19-7ko balantzearekin. Hauek ere Beasainen hasi zuten denboraldia Euskal Kopa-rekin eta, nahiz eta hura ez irabazi, denboraldi itzela egin dute. Aurreko urtean Challenge mailatik jetsitako taldea, badaki zer den horrelako partiduak jolastea eta, arerio zaila izango da edonorentzat.

Igoera fase honetan bi multzo daude, 4 taldekin multzo bakoitzean. Lehenik multzo bakoitzean danok danon aurka jolastuko dute eta, lehen bi sailkatuak, final-erdietara sailkatuko dira. Final-erdiak irabazten dituzten bi taldeak izango dira mailaz igoko direnak.

Domusa Teknik “A” multzoan dago eta hau da bere egutegia:

  • 04/25, 13:15 vs HIERROS DIAZ MIRALVALLE PLASENCIA.
  • 04/26, 13:15 vs FUSTECMA NBF CASTELLO.
  • 04/27, 13:15 vs MARISTAS CORUÑA.

Ausarta Barkaldo aldiz, “B” multzoan:

  • 04/25, 16:00 vs BOSONIT UNIBASKET.
  • 04/26, 18:15 vs MIPELLETYMAS B.F. LEON.
  • 04/27, 18:15 vs C.B. ARXIL.

Final-erdietara sailkatzen badira, igandean jolastuko zuten:

  • 17:00: A multzoko 1º vs B multzoko 2º.
  • 19:15: B multzoko 1º vs A multzoko 2º.

Partidu guztiak canalfeb.tv-en jarraitu ditzazkezue.

ZORTE ON BI TALDEEI!

ARGAZKIAK: BARAKALDO EST eta IRAURGI SB.