Irailak 3an Euskal Saskibaloi Federazioa, Nafarroko Saskibaloi Federazioa eta Akitania Berriko Federazioa Hendayan bildu ziren Euroregioarekin, Federazioen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatzeko, azken hauen laguntza eta aholkularitzarekin.

BENNA proiektua hiru eskualde hauek sustatzeko sortu da, sinergiak, ikuspuntuak eta lan egiteko modu berdin eta ezberdinak aprobetxatuz.

Zehazki, hurrengo jarduera ezberdinak egingo dira:
– Partidu eta Txapelketak ospatu hiru eskualdetan kategoria eta modalitate guztietan.
– ⁠Ate irekiko entrenamenduak gu ezaguarazteko eta gazteak integratzeko.
– ⁠Jokalarientzako Kanpusak eta Teknifikazioak.
– Epaile eta jokalarientzako formakuntzak, emakumeak erakartzeko eta formatzeko helburuarekin.
– ⁠Jarduera sozio-kulturalak, bazterreko gizataldeak integratzeko.

Halaber, iada hasi gara elkarlanean, Abuztuan ospatu ziren Biscarrosseko 3×3-arekin eta Dax/Soustons-en u14 eta u15 selekzioekin eginiko Txapelketekin.

Biak sekulako arrakasta izan dute ez soilik emaitzak oso onak izan zirelako baizik eta gure jokalari eta entrenatzailentzako esperientzia oso aberasgarria izan baitzen.