Huelban ospatzen ari diren Kadete eta Infantil mailetako Espainiako Txapelketak hasi dira jardunaldi gogor batekin: 2 garaipen eta 5 porroteko balantzearekin. Infantilek lortu dituzte garaipenak eta neskek hiruko bat izan dute bere bigarren partidua irabazteko. Aitzitik, lau porrotak gure kadeteentzat.

KADETE MUTILAK 51 – MADRID 64

Txapelketako lehen partidua beti da zaila eta gehiago txapeldunaren aurka jokatzen ari bazara. Madril-ek ez die aukerarik eman Mikel Odriozolaren mutilei, beti atzetik markagailuan. 17 puntu atzetik joan eta gero, erreakzio bikaina sortu du Euskadik: 14-2ko partziala markagailua estutzeko (31-36). Madrilek erantzuna eman dio 2-13rekin, partida erabakita utziz azken laurdenaren faltan. Azken minutu hauetan, gure mutilek aurpegia ematen jarraitzen dute.

INFANTIL NESKAK 68 – ANDALUCIA 61

Txapelketako hasiera bikaina Laura Garcia-ren neskentzat, garaipen garrantzitsua anfitrioiaren aurka. 8-0ekoa partidua hasteko, baina etxekoek oso azkar erreakzionatu dute (13-17). Une zail honetan, gure neskek bere itxurarik onena erakutsi dute, partidari buelta emateko eta 10 puntuko aldea lortzeko. Bigarren zatian, bere aldea mantendu du Euskadik, aurkariaren bultzadei eutsiz lehen garaipena eskuratzeko.

NESKEN KADETE 52 – CATALUNYA 79

Mutilen bezala, nesken kadete selekzioa txapelketako hasiera zaila zuen, faboritoetako baten aurka. Berdintasun handia lehen 15 minututan (25-24), baina gero kataluniarren kolpe handia: 2-13ko partziala atsedenaldira arte (27-37) eta 20 puntuko aldea hirugarren laurdenean (33-53). Partida erabakita eta aukera ona sentsazioak hartzeko hurrengo neurketei begira.

INFANTIL MUTILAK 57 – MELILLA 49

Iñaki Landetaren mutilek garaipen batekin hasi dute txapelketa, bi zati oso desberdinekiko partiduan. Lehenengoan, Euskadi argi eta garbi nagusitu da, hasierako 9-0ekoari esker. Atsedenaldian, 33-13ko emaitza. Baina bigarrenean iritsi da Melillako erreakzioa: hasierako 0-11koa eta 4 puntura hurbildu dira (42-38). Azken laurdenaren hasiera aprobetxatu dute gure infantilek berriro ihes egiteko (52-40) eta amaiera lasaia izateko.

KADETE MUTILAK 52 – COMUNIDAD VALENCIANA 64

Jardunaldiko bigarren porrota Mikel Odriozolaren taldearentzat. Lehen laurden parekatuaren ondoren, valentziarrak ihes egin dira eta 10 puntuko aldean kokatu dira (35-25). Hortik aurrera, gure mutilek borrokatzen jarraitu dute, baina ezinezkoa izan da aurkariaren aldea murriztea.

INFANTIL NESKAK 55 – CANARIAS 57

Laura Garcíaren neskak jardunaldiko bigarren garaipena lortzeko zorian egon dira. Errremontada handiaren ondoren azken laurdenaren hasieran, Nesken Infantil Selekzioak ondo defendatu du kanariarren azken erasoa eta irabazteko jaurtiketa bat izan du, baina Haizeder De Miguel-en hirukoa ez da sartu.

KADETE NESKAK 59 – COMUNIDAD VALENCIANA 74

Joseba Lizarralderen neskek txapelketako lehen jardunaldia itxi dute bigarren porrotarekin, Irune Orioren partidu handia arren (22 puntu eta 14 rebote). Gure selekzioa aurretik joan da bigarren laurden hasierara arte (23-16), noiz 17-0eko ikuskarrigo partziala jaso du. Valentziarrek 16 puntuko aldea izan dute (31-47), baina gure taldeak borrokatzen jarraitu du eta 54nako berdinketa lortu du, 17-2koari esker. Azkena ematea falta izan zaie gure kadeteei eta bere aurkariak aprobetxatu du garaipena ixteko 0-10rekoarekin.