Lehen itzuliko azken jardunaldia eta emozio gutxi izan genuen Junior Euskal Ligan: bakarrik partidu bat erabaki zen 10 puntu gutxiagogatik. Nesken mailan, Loiola Indautxu bigarren postura igo da Asador 10 Gijabas-i eroso irabazi eta gero


MUTILAK

Zazpigarren garaipena eskuratu zuen liderrak Donostian: 60-88ko emaitza Easo Adarraren kantxan. Baina donostiarrek aurpegia eman zioten atsedenaldira arte (33-36), bigarren laurdena irabazi eta gero (23-20). Berriz hastean,Fundación 5+11kbere legea inposatu zuen.

Alter Consulting ISB taldeak bigarren postua estreinatu zuen Redline Mekanika TAKEri irabazita (74-62), Gipuzkoako derbian. Tolosarrak aurerekin iritsi ziren 7 minuturen faltan (53-48), baina azpeitiarrek ez zizkieten aukerarik eman 15-2ko partzialarekin.

Gasteizen, Fundación Bilbao Basket-ek argi eta garbi irabazi zion Toju Fundacion 5+11ri (50-82). Mikel Torreren mutilak beti aurretik izan ziren.

Eta Musakolan, Mondragon Unibertsitatea A1erako postutara igo da azken postuan dagoen La Salle-ri gailendu eta gero: 89-53ko emaitza Eneko Matarentzat, hasieratik erabakitako neurketan (26-9).

ARGAZKIAK

BIDEO-LABURPENA

NESKAK

Bilboko Jesuitas Ikastetxean hasten dugu gure asteko laburpena. Garaipena (60-39) eta bigarren postua etxekoentzat. Bizkaitarrek defentsa ederra erakutsi zuten, partida erabakita uzteko 10 minuturen faltan (50-24). Txapeldunak bigarren porrot jarraian jaso zuen.

Maloste, asteburuko partidarik parekatuena: Fundibide ISB-ren garaipena 66-60ko emaitzarekin. Gipuzkoarrek norgehiagoka apurtu zuten bigarren laurdenean (21-33), baina Lointek Gernika lotu zitzaion 7-0eko partzialarekin. Kanpokoak 6-8 puntuko aldean kokatu ziren amaierara arte.

Musakolan, Easo Ibaetak liderrari eutsi zion atsedenaldira arte (35-29), baina Electro Alavesa Ointxe Araskiren 13-2koak agur esan zien donostiarren itxaropenei.

ARGAZKIAK

BIDEO-LABURPENA

La Sallen, Tabirako Baqueren garaipen erosoa (46-75). Emaitza honi esker, bizkaitarrak A1erako postutan kokatzen dira.