Bilbotarrek denboraldiko lehen porrota ezarri zioten Electro Alavesa Araski Ointxeri eta, gainera, lehen postua kendu zieten aberageri esker. Nesken mailan ere, Easo Ibaeta Basket-ek irabazi egin zuen Azkoitian eta orain berdinduta daude Tabirakorekin bosgarren postuan. Eta donostiarrak protagonista izan ziren ere mutiletan: garaipena Toju Fundación 5+11ren aurka bere presentzia ia ixteko A1 multzoan.
MUTILAK
Gaskan jokatu zuen jardunaldiko partidarik parekatuena: Easo Adarrak Toju Fundacion 5+11ri irabazi zion 63-59ko emaitzarekin eta birtualki dago A1ean. Berdintasuna lehen zatian (31-29) eta donostiarren tiraldia 10 puntuko aldea lortzeko (54-44). Gasteiztarrek ez zuten amore eman eta puntu batera hurbildu ziren, minutu eta erdiren faltan (60-59). Ruiz-en 3 librek etxekoen garaipena ziurtatu zuten.
Musakolan iritsi zen asteburuko ezustea. A1 jokatzeko aukerak mantentzen ditu Mondragon Unibertsitateak bigarren postuan dagoen Alter Consulting ISB-ri irabazi ostean (93-68). Moreen lehen zati ikusgarria bere aurkaria azpiratzeko (55-32).
Asteazkenean hasi zen 10. Jardunaldian, La Sallen jokatutako Bilboko derbiarekin: Fundacion Bilbao Basket-ek argi eta garbi irabazi zuen (32-85). Eta Fundacion 5+11 liderrak 10. garaipena eskuratu zuen Redline Mekanika TAKE-ren aurrean (84-60). Bisitariek irudi ona erakutsi zuten lehen zatian (39-31), baina Miguel Ángel Hooyorenek ez zieten aukerarik eman bigarrenean.
NESKAK
Lider berria 10. jardunaldiaren ondoren. Loiola Indautxuk lehen postua kendu zion Electro Alavesa Araski Ointxeri, Bilbon irabazi eta gero 54-44ko emaitzarekin, eta lehen itzuliko aberagea berreskuratu. Bilbotarrak sendo hasi ziren (16-5), bere aurkariaren erreakzioa kontrolatu zuten eta epaia eman zioten azken laurdenaren hasieran (49-35). Denboraldiko lehen porrota gasteiztarrentzat.
Gasteizko Divino Maestron, txandaketa askotako neurketa, Asador 10 Gibajas eta Tabirako Baqueren artean: 11 puntuko aldea bisitarientzat bigarren laurdenean (16-27), arabarren erremontada atsedenaldian (38-33), durangarren buelta (47-50) eta etxekoen 12-2ko partziala norgehiagokaren kontrola berriro hartzeko. Amaieran, 64-61 eta bizkaitarrek aukera asko izan zituzten partida berdintzeko.
Easo Ibaeta Basketek aprobetxatu zuen Tabirakoren porrota sailkapenean berdintzeko. Yon Gonzalez-en neskek erraz irabazi egin zuten Azkoitian (37-57), hasiera bikainari esker (8-31).
Eta Malosten, Lointek Gernika A1erako postutan finkatu zen, La Salle Bilbaori irabazita (79-56). Etxekoek azken laurdenera arte itxaron behar izan zuten ihes egiteko.