Pasaden denboraldiko arrakasta errepikatu nahi dute Euskadiko txapeldunek. Bigarren faseko 4. Jardunaldian, bi talde gasteiztarrek lehen postua hartu dute A1 multzoetan.
NESKEN A1
Denboraldiko hirugarren derbia eta lehen garaipena Asador 10 Gibajarentzat (69-77). Gainera, emaitza honek lidergoa eman die Pedro Lopez de Herediaren neskei. Beti aurretik CB Arabako taldea, bigarren postuan mantentzen den Electro Alavesa Ointxe Araskiren aurka.
Txus Brizuelarenekin batera, beste hiru taldeek dituzte bi garaipen. Gascan, bigarren zati ikusgarria eskaini zuen Loiola Indautxuk (13-36) Easo Ibaeta Basket-i irabazteko eta sailkapenean harrapatzeko.
Eta astelehenean, Torrealday Asesores Hondarribiak bigarren garaipena lortu zuen Lointek Gernikaren aurrean (63-62).
NESKEN A2
Sailkapena apurtu da salbaziorako borrokan. La Salle mantentzen da lidergoan, 4-0eko balantzearekin, oso garaipen landuta lortu eta gero Egibide Araskiren kantxan (53-33). Erosoagoak izan ziren Fundibide ISB eta Tabirako Baqueren garaipen: azpeitiarrek Askartza Claret-i irabazi zion 55-44ko emaitzarekin eta durangarrek mendean hartu zuen Urgatzi (85-24). ISB eta Tabirakok 3 garaipen dituzte.
MUTILEN A1
Porrotik gabeko liderren arteko lehia Gascan eKerejta garaipena eta lehen postua lortu zuen Fundación 5+11-k. 61-71ko emaitza Miguel Ángel Hoyoren mutilentzat, partiduaren erritmoa kontrolatu eta gero.
Hirugarren postura erori dira donostiarrak, Fundación Bilbao Basket-ekin berdinduta. Garaipen erosoa eskuratu zuten Mikel Torrerenek, Mondragon Unibertsitatearen kantxan (61-85).
Eta jardunaldiko partidarik parekatuena eta hunkigarriena, bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen Alter Consulting ISB-ak (81-82), Electro Alavesa Araberriri irabazita. Bisitarien lehen zati bikaina (32-47), etxekoen erreakzio ikaragarria (60-59) eta oso amaiera estutua: bi libre huts egin zuten Ibisatek eta Kerejetak garaipena eman zioten azpeitiarrei.
MUTILEN A2
Bost talde daude garaipen bateko tartean. Toju Fundación 5+11 da lider berria, Take Burruntzi Erretegiari irabazi eta gero (77-74). Bizkaiko derbian, garaipen garrantzitsua lortu zuen Leioak La Salle ikastetxean (53-70), bigarren zati bikainari esker (24-43). Eta emaitz erosoa eskuratu zuen Cafes Aitona Askatuak Robotak Olabide Ikastolan (66-86)