Gasteizko taldea finalaurrekoetan dago Unicajari irabazi eta gero luzapenean. 1:30ren faltan, gasteiztarrak 5 puntugatik galtzen ari ziren, baina partidari buelta eman zioten. RetaBET Bilbao Basket-ek, aitzitik, agur esan dio Valentziari.
Kirolbet Baskonia 87 – Unicaja 86 (Estatistika)
Oso garaipen garrantzitsua lortu du talde gasteiztarrak luzapenean, multzo faseko partidu klabe batean. Garaipen honek eta Iberostar Tenerifek lortutakoak Joventut-en aurka finalaurretarako txartela eman diote Gasteizko taldeari. Igandean, B multzoko liderraren aurka jokatuko dute gasteiztarrek.
Alternantzia askoko norgehiagoka. Berdintasun handiko lehen laurdena eta bigarrenean ihes egin dira Dusko Ivanovicen mutilak, 11 puntuko aldea lortzeko atsedenaldian. Hirugarren laurdenean, Unicajak 0-15eko partziala lortu du partida berdintzeko. Eta Baskoniak neurketa galduta zeukala zirudienean (70-75ko emaitza 1:30ren faltan), erreakzio ikusgarria eta luzapena.
Luzapenean, bi hiruko izan ditu Boutiellek partidari epaia emateko. Baina ez du saskiratu eta Pollonara garaipena eman dio Baskoniari libre batekin.
RetaBET Bilbao Basket 73 – Barça 85 (Estatistika)
Alex Mumbruren gizonek agur esan diote Fase Finalari, Svetislav Pesic-en gizonen aurka galdu eta gero.
Baina bilbotarrek berriro eskaini dute itxura ona. Bigarren laurden bikaina, 13-0eko partzialarekin, baina 33-34ko emaitza atsedenaldian. Bigarren zatian, saskiratzaile erritmoa igo dute kataluniarrek eta bilbotarrek eutsi diote minutu askotan (56-61), baina partiduaren azken zatia luzeegia egin zaie.
5. JARDUNALDIA (Osteguna)
15:30 Kirolbet Baskonia – Joventut
18:30 RetaBET Bilbao Basket – Unicaja