0-14ko partzialari esker bigarren zatiko hasieran, Salamancako taldeak ihes egin da Miribillako markagailuan eta amaitu da lehen zatiko berdintasunarekin denboraldiko lehen titulua eskuratzeko. Lointek Gernika Bizkaiak 20 minutu bikainak jokatu ditu eta azken minutura arte aurre egin dio txapeldunari.

ESTATISTIKA

Finalaurretako hasierako bosteko berberarekin hasi du final Lointek Gernika Bizkaiak. Eta larunbateko bolada ona mantendu du Roso Buch, Valentziaren aurkako partidaren MVP-a. Baina oso laster iritsi da lehen arazoa Mario Lopez-en taldearentzat: Colhadok bi falta egin ditu 3 minututan. Avenida, bere aldetik, hiru txikiekin jokatu da: Dominguez, Cazorla eta Vilaró. Asko sufritu du Corneliusek, baina holandarrak sei puntu jarraian saskiratu ditu (11-6). Baina Iñiguez-en taldeak buelta eman dio, 0-7ko partzialari esker. Lehen laurdenaren amaieran, 15nako berdinketa.

Finaleko minutu onenak erakutsi ditu Lointek Gernikak: joko kolektiboa, jokalari guztien inplikazioa, Buch eta Ivanovic-ek protagonismoa hartuz. Eta horri guztiari esker, 25-22ko emaitza eta Avenidaren hutsartea. Mario Lopez-ek esfortzuarekin jarraitzeko eskatu die bere jokalariei eta Gernika aurretik mantendu da Andrea Vilaroren hirukoak iritsi arte. Atsedenaldian, 31-32.

Hogei minutu geratzen ziren, baina Lointekek ez du ondo hasi bigarren zatia: jaurtiketa erosoak huts eginez eta Dominguez eta Rodriguez-en hirukoak jasoz. Mario Lopez-ek hutsartea eskatu du, baina Avenidak ihes egin da, 0-14ko partzialarekin eta Dominguez-en beste hirukoari esker. BIzkaitarrek erreakzionatu dute, 6-0ekoarekin, baina bere aurkariak oso ondo kudeatu du bere aldea (42-51) eta Milic min asko egin dio zonan.

Lointek-ek ezin izan du Ligako pibotarik onena gelditu, baina borrokatzen jarraitu du Bilbao Arenan. Izaera eta talentua jarri du Ariztimuñok, bizkaitarren esperantza txikia mantentzeko. Baina Perfumerías Avenida ez du arazorik izan denboraldiko lehen titulua altxatzeko, Bilbon.