Bizkaitarrek eta donostiarrek Goierriri eta Baskoniari irabazi diete etxean eta titulurako borrokan izango dira, Mondragon Unibertsitatea Ointxe eta Ulacia Zarautz-ekin batera. Moreak nagusitu ziren bigarren laurdenetik aurrera, gipuzkoarrek, berriz, 17-4ko partzialarekin amaitu zuten neurketa.
CB Santurtzi SK 68 – Goierri Iparragirre 56
‘Win or go home’ gipuzkoarrentzat: irabazi behar zuten bere aukerak mantentzeko. Eta bere itxurarik onena erakutsi zuten lehen laurdenean (14-15). Baina moreek 11-0eko partziala lortu zuten bigarren laurdenaren hasieran (25-15) partidaren aurrea hartzeko (25-15).
Hortik aurrera, beti aurretik joan ziren Iñigo Nuñez-en gizonak, alde erosoarekin (19 puntuko abantaila). Bizkaitarrek itxura handia eskaini zieten Mikel Trueban zeuden zaleei.
Easo Bodegas Muga 73 – Baskonia 70
Beste 3 puntugatiko porrotak Lauko Finalarik gabe utzi dio Baskoniari, 2019ko txapeldunordea. Etxeko taldearen nagusitasuna lehen zatian, 6-8 puntuko aldearekin bigarren laurdenean. Atsedenaldian, 38-30eko emaitza.
Baina bakarrik 4 minutu behar izan zituzten gasteiztarrek partida berdintzeko, 2-8ko partzialari esker. Eta Miguel Angel Hoyoren gizonak aurretik ipini ziren, Sow-en libre baten ondoren (46-47). Eta Sow-en beste saskiak 6 puntuko aldea eman zien arabarrei (56-62), 7 minuturen faltan. Donostiarren hutsartea eta erantzuna berehalakoa izan zen: 17-4koa neurketari buelta emateko (73-66). 3 minutu geratzen ziren eta Easok ez zuen berriro saskiratu. Baina Baskoniak ez zuen egoera aprobetxatu eta agur esan zion Lauko Finalari.
(ARGAZKIA: Eneko Ruiz / CB Santurtzi SK)