Euskal Kopa EBA-ren multzo fasea amaitu zen, bi etxetik kanpoko garaipenekin. Iñigo Nuñez eta Gotzon Arrietaren gizonek lehen postua lortu zuten Zarautz eta Arrasaten lortutako garaipenei esker. Datorren zubian, hilak 11 eta 12an, Lauko Finala: CB Santurtzi SK Mondragon Unibertsitatea eta Easo Bodegas Muga-Ulacia Zarautz.
Mondragon Unibertsitatea 62 – Easo Bodegas Muga 71
Donostiarrek lehen postua hartu zuten txapeldunaren kantxan lortutako garaipen argi baten ondoren. Lehen laurden parekatua eta gero, Gotzon Arrietarenak ihes egin ziren 0-10eko partzialari esker (20-33). Hortik aurrera, lasaitasuna Easorentzat eta 18 puntuko aldea (30-48). Etxekoek erremontada saiatu zuten azken txanpan eta 6 puntura hurbildu ziren, barai Etxezarretak azkena eman zion libre marratik.
Ulacia Zarautz 60 – CB Santurtzi SK 64
Bizkaiko taldea finalaurrekoetara iritsiko da liderra gisa, Aritzbatalden irabazi eta gero, amaiera hunkigarria izan zuen partida batean.
Baina azken minutu bizi horien aurretik, moreen nagusitun argia: 19 puntuko aldea bigarren laurdenean (15-34). Pixkanaka pixkanaka, gipuzkoarrak aldeak murrizten hasi ziren (46-53). Eta azken laurdenaren hasiera ikusgarriari esker, partidari buelta eman zion (57-56). Baina ez zioten epaia eman eta Bingen Perez-en 5 puntuk garaipena eraman zuten Mikel Truebara.