Bi protagonista handiak asteburuan. Alde batetik, Bera Bera: donostiarrak lehen postuan daude bi mailetan. Eta beste aldetik, Leyre Vindel: 38 puntu, 11 errebote eta 43ko balorazioa Campus Prometeren aurkako garaipenean.
LEHEN MAILA
Jardunaldiko laburpena hasi genuen asteburuko protagonista handiarekin: Leyre Vindel. Universidad Deusto Loiola Indautxuren antolatzaileak 38 puntu, 11 errebote eta 43ko balorazioa lortu zituen, Campus Prometeren aurkako partidan. Bilbotarrek errioxarrei irabazi zien, 73-69ko emaitzarekin, hirugarren laurdenaren amaieran eta laugarrenaren hasieraren arteak lortutako 14-2koari esker.
Araski izan zen etxetik kanpo irabaztea lortu zuen talde bakarra. Pasaden urteko punta-puntako taldeen arteko lehian, Kike Díaz de Garayoren neskek partida apurtu zuten hirugarren laurdenean, 2-14ko partzialari esker. Amaieran, 45-54ko emaitza.
Bera Bera Bultz lehen liderra da. Donostiarrek Leioa SBT-ari irabazi zioten, 58-40, ihes egin ondoren atsedenaldia baino lehen.
Najeran, garaipenezko estreinaldia La Rioja ABN-rentzat. Errioxako taldeak 25-6ko ikusgarria lortu zuen, Tabirako Baque gainditzeko (65-57).
Mutilban, Aranguren Mutilbasketek 18 puntuko aldea izan zuen Lointek Gernikaren aurka hirugarren laurdenaren amaieran (51-33). Bizkaitarrek erreakzionatu zuten eta bost puntura hurbildu ziren. Baina Vidaurreren hiruko batek azkena eman zion partidari.
Eta jardunaldia biribiltzeko, Navarro Villoslada Basketek azken minututan buelta eman zion Easo Lorea Gourmet-en aurkako partidari (72-73). Hiru hiruko jarraian Javier Sobrinoren nesken erremontada eragin zuten.
BIGARREN MAILA
A MULTZO
Maristas Auto Ireguak eta Paules Galtzagorrik garaipenarekin hasi zuten bere denboraldia. Errioxarrek 10-2koa lortu zuten bigarren zatiko hasieran, Txintxu Gozotegia ISB-ren aurka (66-52). Eta barakaldotarrek 2-17ko partziala sinatu zuten garaipena eskuratzeko Aieten.
Kaleangora Liceo Monjardin A multzoren liderra da. Nafarrek 15 puntugatik irabazi zuten Mungian (45-60).
Eta Faduran, Bizkaiko derbian, Getxok Mazarredo Fisioterapia Unamunori irabazi zion (68-67), neurketa parekatuaren ondoren eta emozioz handiko amaieran. Dosalen hiruko batek berdinketa ipini zuen, baina Linazaren libre batek garaipena eman zien etxekoei.
B MULTZO
A multzo gertatu den bezala, bi taldek denboraldia hasi dute garaipenarekin. Afilados Gasteiz Arabak erraz irabazi zion Lagunak Furgovip-i, Ibaiondon (63-36). Eta Barakaldo Basketek ametsako debuta sortu zuen: 83-45ko emaitza, Fabiolas San Antonioren aurrean.
Lidergoan mantentzen da Bera Bera Goikoa. 56-45 donostiarrentzat Navasket-en aurrean, azken laurden bikainari esker (21-10).
ARGAZKIA: AB Najerilla
Eta Askartza ikastetxean, 4 hirukok bultzatu zuten Inmobiliaria Dato40 Toju, lehen laurden ikusgarrian (7-20). Leioztarrek erreakzioanatu zuten, 3 puntura hurbilduz, baina gasteiztarrek eutsi egin zioten eta amaiera lasaiaz gozatu zuten.