Denboraldiko zortzigarren jardunaldia Emakumezkoen Endesa Liga. Lointek Gernika eta Kutxabank Araski taldeek garaipena lortu dute. Gainera, arabarrek bere bolada txarrari agur esan diote Las Palmas-en. Aitzitik, porrota IDK Euskotren-entzat, liderraren aurka. Eta Emakumezkoen Liga 2-an, Azpeitia Azkoitia ISB-k galdu egin du Zizur Nagusian.

EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA

Spar Gran Canaria 58 – Kutxabank Araski 63

Lau porrota jarraian ostean, talde arabarra garaipenarekin elkartu zen Las Palmas-en. Oso partido serioa jokatu zuten gasteiztarrek, denboraldiko honetan partida bat besterik ez irabazi zuen aurkari baten aurka.

Beti aurretik arabarrak, neurketako erritmoa jartzen partida osoan zehar, alde erosoekin (12-23, 21-34 eta 39-52). Une honetan iritsi zen etxeko taldearen erreakzioa, markagailua estutzeko (53-57). Baina sustoa ez zen gehiago izan eta Kutxabank Araskik partidua figarritasunez itxi zuen.

Lointek Gernika Bizkaia 80 – Quesos El Pastor Zamarat 55

Azken postuan zegoen taldeak Maloste bisitatu zuen eta erresistentzi gogorra eskaini zuten 25 minututan. Bizkaiko taldea beti aurretik izan zen markagailuan, baina partida apurtzen ez zuten bukatu. Eta bere aurkariak aprobetxatu zuen ezustea emateko aukerak mantentzeko.

Baina aukera horiek hirugarren laurdenaren erdialdean amaitu ziren: etxekoen 22-1eko partzial ikusgarria (45-41etik 67-42ra) eta partida erabakita. Denboraldiko bosgarren garaipena, hirugarrena jarraian, Lointek Gernika Bizkaiarentzat.

IDK Euskotren 66 – Perfumerías Avenida 84

Liderrak ez zion aukerarik eman Gaskan. Gladkovaren hiruko batek partida ireki zuen eta gaueko abantail bakarra eman zien donostiarrei. Roberto Iñiguez-en neskak bere nagusitasuna inposatzen hasi ziren eta ia epaia eman zioten lehen laurdenean (16-28).

IDK Euskotren-ek lanean jarraitu zuen, baina ezin izan zuen 10 puntuko barrera apurtu (36-48ko emaitza 24. minutuan). Salamankarrek egoera gainditu zuten 1-12ko partzialarekin. Nahiz eta porrota, 4-4ko balantzea Azu Muguruzarenentzat, sailkapeneko 7. postuan.

 

EMAKUMEZKOEN LIGA 2

Osés Construcciones Ardoi 62 – Azkoitia Azpeitia ISB 55

Denboraldiko bigarren neurketa eta lehen porrota Andoni Lazkanoren neskentzat. Azpeitirren lehen laurden ona (11-17), baina lan bikain horrek ez zuen jarraitasuna izan bigarrenean: 8 puntu eta 28-25ko emaitza atsedenaldian. Gipuzkoarrek ez zuten amore eman, baina dagoeneko ezin izan zuten berriro aurretik jarri. Eta etxekoek epaia eman zioten 4 minuturen faltan (60-49).

 

(ARGAZKIA: Lointek Gernika Bizkaia)