Beste asteburu bat EBA Ligan eta gure 7 taldeak kantxan izan ziren. 4. jardunaldiko partidetan, denboraldiko lehen garaipena donostiarrentzat zein bizkaitarrentzat. Eta Mondragon Unibertsitateak liderraren kantxa irabazi egin zuen. Eta 11. jardunaldiko aurreratutako neurketan, bere bolada ona mantendu zuen Ulacia Zarautzek, Baskoniaren kantxan.
TABIRAKO BAQUÉ 52 – EASO BODEGAS MUGA 55
Norgehiagoka hunkigarria Landakon jokatutakoa, luzapenean erabakitako donostiarren alde. Gotzon Arrietaren mutilen hasiera ona (8-15), baina bizkaitarren defentsak erreakzionatu zuen bigarrenean (26-21).
Gidoi bera bigarren zatian, bisitarien 0-14ko partzial ikusgarriarekin (28-38). Partida erabakita zegoela zirudien, baina Tabirako Baquek buelta eman zion 13-0eko partzial ikaragarriari esker (41-38). Gonzalezen bi hirukok 45enako berdinketa ipini zuten eta Dorronsorok bi libre huts egin zituen Easori garaipena emateko.
Luzapenean, hasierako 0-5ekoa donostiarrentzat, baina etxekoek azken aukera izan zuten, Calleren hirukoarekin (52-54).
CB Santurtzi 87 – Goierri Iparragirre 2020 70
Denboraldiko lehen garaipena Euskal Kopako txapeldunarentzat, talde gipuzkoarrak, beraz, hirugarren porrota jaso zuen. Etxekoen 3 jokalarik 20 puntu edo gehiago saskiratu zituzten: Artiñaño, Orellano eta Pérez.
Neurketa oso parekatua 32. minutura arte. Une honetan, 3 puntuko jokaldien bitartez, CB Santurtzi SK ihes egin zen (59-54tik 70-57ra) eta aukerarik gabe utzi zion Goierri Iparragirre 2020ri.
CB Solares 82 – Mondragon Unibertsitatea 94
Iñaki Ogararen mutilek garaipena eskuratu zuten liderraren kantxan, azken txanpa ikusgarriari esker. Eta gipuzkoarrek neurketa itxi eta hasi zuten bonbazia handian: 0-10eko partziala, Andoni Acharen 7 punturekin (amaieran 27 eta 31eko balorazioa).
Mondragon Unibertsitatea aurretik mantendu zen bigarren laurdenaren erdialdera arte (26-25). Gero, berdintasun handia. Eta neurketa okerrago zegoen (75-69 7 minuturen faltan), Ointxerik onena agertu zen: 0-8koa buelta emateko eta 0-13ekoa epaia emateko.
Baskonia 61 – Ulacia Zarautz 75
11. jardunaldiko aurreratutako neurketan, talde gipuzkoarrak bere bolada ona luzatu zuen. Zarauztarrek bere garaipenaren oinarriak kokatu zituzten bigarren laurdenean: 18-20tik 20-35era.
Bigarren zatian, Ulacia Zarautz beti 10 puntuko hesiaren gainetik. Baskoniak saiatzen jarraitu zuen, baina inoiz ez zuen partidan sartzeko aukerarik izan.