Denboraldiko partida zailenetako batean, bere irudirik onena erakutsi zuten bilbotarrek garaipen garrantzitsua eskuratzeko eta sailkapeneko zona arriskutsutik irteteko. Eta Zilarrezko LEB Ligan, Zornotzak zein Juaristi ISB-ak irabazi egin zuten eta koliderrak dira.

ENDESA LIGA

COOSUR BETIS 89 – RETABET BILBAO BASKET 96

Oso aste zailaren ondoren, entrenamenduak egin gabe Covid 19-gatik, talde bilbotarrak oso garaipen garrantzitsua eskuratu du Sevillan, aurkari zuzenaren kontran eta bolada txarrari agur esanez. Bi protagonista nagusiak: Balvin (41eko balorazioa) eta Kulboka (7 hiruko).

Alex Mumbrurenek partida serioa sortu zuten hasieratik amaierara, beti bere aurkariaren gainetik. Eta hirugarren laurden ikusgarrian, asmatze bikainarekin, RETAbet Bilbao Basket-ek 10 puntuko aldera joan zen (62-72). Azken minutuetan, bizkaitarrek etxekoen bultzadei eusten jakin zuten jaitsierako postuetatik irteteko.

ACUNSA GIPUZKOA BASKET 68 – CLUB JOVENTUT BADALONA 99

Bederatzigarren porrota hamar partidetan Marcelo Nicolaren gizonentzat. Eta berriro garaipena eskuratzeko aukerarik gabe. Bisitariak beti aurretik joan ziren (4-15ko emaitza 5. minutuan), hiruko marratik asmatze ikusgarriari esker (20tik 14).

Orozek protagonismoa hartu zuen eta Acunsa Gipuzkoa Basket 5 puntura hurbildu zuen (17-22). Baina ameskeria hutsa izan zen: 5 minututan, kataluniarrak berriro ihes egin ziren (22-37). Eta atsedenaldian, dena erabakita Donostia Arenan (28-49).

 

ZILARREZKO LEB

ZORNOTZA 80 – MELILLA SPORT CAPITAL ENRIQUE SOLER 60

Pasaden asteburuko Covid-19ren ondorioz geldialdiaren ondoren, Zornotza Larreara itzuli zen denboraldiko bosgarren garaipena lortzeko, laugarren jarraian. Zirudien Mikel Garitaonandiarenek partida kontrolpean zutela, bigarren laurdenaren erdialdean (40-23), baina aurkariak zonakako defentsa erabili zuen lehen zatia bukatzeko 0-14ko partzialarekin (40-37).

Bigarren zatian, partidaren lidergoa galtzerik gabe, bizkaitarrek, orain bai, epaia eman zioten 8-0eko partzialari esker (62-46).

JUARISTI ISB 70 – AQUIMISA CARBAJOSA 62

Eta Zornotzak bezala, Iñaki Jimenez-en mutilek kurtsoaren bosgarren garaipena lortu zuten. Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak koliderrak dira, nahiz eta Grupo Alega Kantabria porrotik gabeko talde bakarra den.

Lehen zati oso parekatua, txandaketa askorekin (31-31). Bigarrenean, bisitariak hobeto hasi ziren eta +8 puntuko aldea lortu zuten (32-42). Etxekoen hutsartea eta erreakzio bikaina laurdena aurretik bukatzeko (50-45). Eta laugarrenean, Hanzlik-ek eraso protagonismoa hartu zuen eta bere taldea beste garaipen batera (60-51) gidatu zuen.

 

BSR LIGA

BIDAIDEAK BILBAO BSR 71 – FUNDACIÓN FDI LAS ROZAS 65

Denboraldiko hirugarren garaipena talde bilbotarrentzat, txandaketak beteriko partidan. Adrian Nuñez-en hasiera ikusgarria (16-2) eta madrildarren erreakzio bikaina (30-26). Bigarren zatian, hirugarren laurdenaren amaieran, bilbotarrak berriro ihes egin ziren (63-50). Baina Las Rozas-ek ez zuen amore eman eta 5 puntura hurbildu zen, 5 minutu geratzen zirenean (67-62). Amaierara arte, bi taldeek ez zuten uztaia aurkitu eta garaipena Bilbon geratu zen.

FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 54 – AMIVEL 72

Kurtsoaren bigarren neurketa gasteiztarrentzat eta bigarren porrota. Beti aurretik kanpokoak, baina Fundación Vital Zuzenak-ek lanean eta borrokatzen jarraitu zuen. Norgehiagokaren une klabea azken laurdenaren hasieran iritsi zen: 0-6eko partziala Amivel-entzat 12 puntuko aldea lortzeko 6 minuturen faltan.