Hirugarren urtez jarraian, talde bizkaitarrak Erregina Kopa jokatuko du. Eta, katastrofe handi salbu, IDK Euskotrenek lagunduko ditu. Emakumezkoen Liga 2-an, Josema Alcantarak agur esan zion GDKO Ibaizabal-en aulkiari.

EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA

KUTXABANK ARASKI 54 – SPAR GIRONA 62

Talde gasteiztarra oso gertu egon zen ligako faborito handienetako bati irabaztear, baina kataluniarrek azken txanpan epaia eman zioten, 0-8ko partzialari esker. Nahiz eta porrota jaso izan, Made Urietaren neskek 2021eko Erregina Kopa jokatzeko aukerak mantentzen dute.

Etxekoek erantzun bikaina eman zioten bisitarien hasiera ikusgarriari: 5-14tik 20-19ra. Alfred Julberen taldea berriro ihes egin zen (23-31), baina Kutxabank Araskik sufritzen jakin zuen eta bizirik iritsi zen atsedenaldira (32-37). Eta 10-4ko partzialarekin buelta eman zion partidari (42-41). Berdintasun handiko minutuak eta 50-49ko emaitza Mendin 8 minutu geratzen zirenean. Une honetan, arabarren itzalaldia iritsi zen: 6 minutu baino gehiago saskiratu gabe eta partida erabakita Anna Cruz-en sortutako kirolez kontrako faltaren ondoren (52-61)

LOINTEK GERNIKA 78 – SPAR GRAN CANARIA 64

Garaipen bat behar zuten koparako txartela eskuratzeko eta Mario López-en neskek erraz lortu zuten Maloste. Bizkaitarrak hirugarren urtez jarrian ariko dira Erregina Kopan: finalerdietaraino iritsi ziren 2019an, Mendin, eta 2020an, Kutxabank Araskik kanporatu zituen Salamankan, luzapen bat ondoren.

Hasierako 8-0ekoa, baina bisitariek arin erreakzionatu zuen, 12nako berdinketa ipintzeko. Puntu eta berdintasun asko hurrengo minutuetan, baina egoera aldatu zen 12. minutuan: 15-4ko partziala, 49-35eko emaitza atsedenaldian eta partida erabakita.

IDK EUSKOTREN 76 – CASADEMONT ZARAGOZA 67

Talde donostiarra oso gertu dago Erregina Koparako txartela lortzeko. Casademont Zaragozaren aurkako garaipenaren ondoren, Azu Muguruzarenek bi garaipeneko aldea dute bi partida geratzen direnean lehen itzulia amaitzeko.

Malosten jokatutakoa neurketaren oso antzekoa: puntu askotako lehen zatia eta etxekoak ihes egin ziren bigarren laurdenaren hasieran (38-26). 48-36 atsedenaldian eta bisitarien erreakzioa markagailua estutzeko (52-47). Bultzada honi eta hurrengoari (67-63) eutsi zien IDK Euskotren, denboraldiko zazpigarren garaipena lortzeko.

LF2

GDKO IBAIZABAL 47 – EXTREMADURA PLASENCIA MIRALVALLE 57

Hirugarren garaipen jarrian talde bizkaiatarrentzat, goiko postuetako aurkari zuzenaren aurka, asmatze baxuaren ondorioz. Josema Alcantaren taldea oso ondo hasi zen, defentsa lan bikainarekin eta, erasoan, Cotanok aurrea hartuz. Hortik aurrera, bisitariak hobeto ibili ziren, partidari buelta emanez. Bigarren laurdenean, zonakako defentsa eta Juana Molina-Prados-i esker, etxekoak aurretik iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, berdintasun handia, alde laburrak, baina GDKO Ibaizabal ez zen fin ibili. Defentsak mantendu zituen galdakaoztarren aukerak, baina Aghayere pibotarrak uztailaren bidea aurkitu zuenean, partida erabakita Urretan.

Igande honetan, Josema Alcantarak agur esan dio GDKO Ibaizabal-en aulkiari.

AZKOITIA AZPEITIA ISB 75 – CB ARXIL 61

Denboraldiko seigarren garaipena Andoni Lazkanorentzat, laugarren jarraian, sailkapeneko postu nobleetan mantentzeko. Beti aurretik gipuzkoarrak, 14 puntuko aldearekin bigarren laurdenaren 3. minutuan.

Galiziarrek markagailua estutu zuten bigarren zatiko hasieran (45-39). Baina Azpeitia Azkoitia ISB taldeak bere aurkariaren itxaropenak amaitu zituen 12-1eko partzialarekin.

HGB AUSARTA BARAKALDO 69 – ULLA OIL ROSALÍA 71

Barakaldoko taldeak aukera polita galdu zuen Lasesarren, lasaitasuna irabazteko, denboraldiko honetan partida bakarra irabazi zuen talde baten aurka. Baina galiziarrak beti aurretik joan ziren markagailuan: 18 puntugatik irabazten joan ziren bigarren laurdenean (20-38).

Alde horrek markatu zuen HGB Ausarta Barakaldoren erremontadaren hasiera, neurketa estutuz (48-50). Baina gauza bakarra falta zitzaien Alverto Cearen neskei: aurretik ipintzea. Eta bere aurkariak behin betiko kolpea ematen zuela zirudien. Baina hirukoen eta huts egindako libreen bidez, 69-70eko markagailuara iritsi zen. Berriro, barakaldarrek ezin izan zioten partidari buelta eman.