Iñaki Jiménez-en gizonek Marbellan eta Algeciras-en irabazi egin zuten eta Mendebaldeko Konferentziaren lehen postuan kokatu dira, porrot bakarrarekin, Zornotza bezala. Eta Endesa Ligan, Kirolbet Baskoniak Acunsa Gipuzkoa Basket gainditu zuen denboraldiko bigarren derbian.
LIGA ENDESA
KIROLBET BASKONIA 83 – ACUNSA GIPUZKOA BASKET 71
Gure taldeen arteko bigarren lehia eta garaipena berriro Gasteizen geratu zen. Denboraldiko bederatzigarren garaipena laugarren postuan dagoen Kirolbet Baskoniarentzat, Acunsa Gipuzkoa Basket, ordez, azken postuan mantentzen da, 1-10eko balantzearekin.
Lehen laurden parekatua (21-17) eta etxekoak ihes egin zirela zirudien (25-19), Marcelo Nicolarenek 0-13ko partziala lortu zuten (25-32). Etxekoek erreakzionatu zuten atsedenaldira aurretik iristeko (38-36).
Bigarren zatian, arabarren 12-0eko partziala eta donostiarrek eutsi zioten hirukoen bidea (59-54). Baina azken laurdenean, Baskoniak saskiratzaile erritmo bikainarekin jarraitu zuen garaipena ixteko.
RETABET BILBAO BASKET 77 – MOVISTAR ESTUDIANTES 78
Porrot oso mingarria bilbotarrek jasotakoa Miribillan, non ostegunean galdu egin baitzuten Morabanc Andorraren aurka.2-10eko balantzea Álex Mumbrurenentzat eta Balvin eta Serron-en lesio larriak: iabi hilabete jokaturik gabe egon beharko dute.
Bizkaitarrek alde erosoa lortu zuten bigarren laurdenaren erdialdean, 19-3eko partzialaren ondoren (31-19). Baina ez zuten mantentzen jakin eta Movistar Estudiantesek partidari buelta eman zion (32-34). Hortik aurrera, neurketa oso parekatua eta zorigaiztoko amaiera: 13 segunduren faltan, Zyskowskik bi libre huts egin zituen eta Arteagak, eraso errebotearen bitartez, garaipena eman zien madrildarrei.
LEB PLATA
CB MARBELLA 73 – JUARISTI ISB 76
ENERDRINK UDEA ALGECIRAS DAM 69 – JUARISTI ISB 87
Gipuzkoako taldea asteburuko protagonista handia da. Garaipen bikotza Andaluzian eta Mendebalde Konferentziaren lidergoa. Larunbatean, Iñaki Jimenez-enek Marbellan irabazi egin zuten, azken minutuetan zaildu egin zitzaien partidan: 10 puntuko aldea azken laurdenaren hasieran (48-58), baina etxekoek hiruko bat izan zuen markagailua berdintzeko.
Eta atzo, Algecirasen, seigarren garaipen jarraian partida erosoagoan, beti aurretik markagailuan, neurketaren hasiera handiari esker (16-28ko emaitza lehen laurdenaren amaieran).
AQUIMISA CARBAJOSA 75 – ZORNOTZA ST 87
Juaristi ISB liderra da, 7-1eko balantzearekin, eta Zornotza hirugarren postuan dago, 6-1ekoarekin, bosgarren garaipen jarraian ostean Salamankan. Mikel Garitaonandiaren lehen zati bikaina eta 18 puntuko aldea, Borja Mendiaren hiruko baten ondoren (31-49).
Etxekoen erreakzioak luze jo zuen, baina azken laurdenaren hasiera agertu zen: 16-6ko partziala 70-71eko emaitza ipintzeko. Orlov eta Mendiaren 2+1ekoek lasaitasuna eta arnasa eman zieten eta Sainz de la Mazaren hirukoak partida erabakita utzi zuen.
LIGA BSR
BIDAIDEAK BILBAO BSR 94 – SERVIGEST BURGOS 65
Denboraldiko bosgarren garaipen eta bigarren postua talde bilbotarrentzat, atsedenaldian erabakitako neurketan, Adrian Yañez-en gizonen bigarren laurden bikainaren ondoren: 32 puntu 10 minututan 53-37ko emaitza jartzeko.
FUNDACIÓN ALIADOS 77 – FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 74
Gasteizko taldea azken postuan mantentzen da, denboraldiko lehen garaipena lortzeko zorian egon zen. Hirugarren laurden txarraren ondoren (27-15 eta 56-47), Fundacion Vital Zuzenak buelta eman dio partidari (69-70). Baina azken minutuan, galdutako baloi batek eta eraso falta batek aukerarik gabe utzi zieten arabarrei.