17 puntuko aldearekin lehen laurdena amaitu eta gero, Marcelo Nicolarenek bi hiruko behar izan zituzten luzapena behartzeko. Eta 5 minutu horietan, donostiarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten. Gainera, Juaristi ISB-k zazpigarren garaipen jarrian eskuratu zuen eta Zilarrezko LEB Ligako lehen postuan mantentzen da. Eta BSR Ligan, Fundación Vital Zuzenak gasteiztarrek lehen garaipena erdietsi zuten.
ENDESA LIGA
ACUNSA GIPUZKOA BASKET 86 – MORABANC ANDORRA 82
Denboraldiko bigarren garaipena talde donostiarrarentzat, joan-etorriko partida hunkigarrian, luzapenean erabakitak. Marcelo Nicolaren gizonen hasierako 10 minutu ikusgarriak: 30-13ko emaitza lehen laurdenaren amaieran.
Bisitarien erreakzioa iritsi zen eta erabatekoa izan zen: 7-22koa partida estutzeko (37-35). Bigarren zatia oso parekatua izan zen eta amaiera ikaragarria izan zuen: 67-61ko emaitza 3:30ren faltan, Morabanc Andorraren 0-12ko partziala (67-73) eta donostiarren bi hiruko partida berdintzeko (73-73). Luzapenean, nahiz eta 4 libre huts egin izan, gipuzkoarrek garaipenaz gozatu zuten.
COOSUR BETIS 73 – TD SYSTEMS BASKONIA 77
Denboraldiko 10. garaipena arabarrentzat, Errege Koparako sailkapena lortzeko zorian. Eta berriro Pierria Henry protagonista: 20 puntu, 6 errebote, 6 asistentzia eta 25eko balorazioa.
Partida oso parekatua lehen minututik amaierara eta TD Systems Baskoniak kolpe eman du une klabean: 4-11ko partziala 5 puntuko aldea lortzeko (62-67).
CASADEMONT ZARAGOZA 105 – RETABET BILBAO BASKET 76
Oso porrot mingarria talde bilbotarrak jasotakoa Zaragozan. Etxekoek ez zieten aukerarik eman Alex Mumbruren gizonei: 30-12ko emaitza lehen laurdenaren amaieran eta 49-20koa 16. minutuan. Gran Canaria eta Acunsa Gipuzkoa Basket-en garaipenen ondoren, bilbotarrek azken-aurreko postuan daude, Betis eta donostiarrekin berdinduta, 2-11ko balantzearekin.
ZILARREZKO LEB LIGA
JUARISTI ISB 89 – ZENTRO BASKET MADRID 70
Inork ez die Iñaki Jimenez-en gizonei irabazi: zazpigarren garaipen jarraian talde azpeitiarrentzat. Eta garrantzitsuena, nagusitasun sensatzioa aurkariekiko eta erraztasuna partidak irabazteko.
Madrilgo taldearen aurrean, hasiera ikusgarria: 16-1 lau minututan. Eta bisitarien erreakzioaren ostean, etxekoak berriro ihes egin ziren (42-26). Bigarren zatian, Juaristi ISB 10 puntuko hesitik gainean ibili zen.
ZORNOTZA ST 66 – CB MARBELLA 70
Denboraldiko lehen porrota Larrean jaso zuten Mikel Garitaonandiaren mutilek. Emaitza honek 6-2ko balantzearekin uzten ditu, laugarren postua.
Partidaren klabea hirugarren laurdenean iritsi zen: 43-37tik 48-55ra, andaluziarren alde. Nahiz eta kolpea, bizkaitarrek erreakzionatu zuten eta partida ondo bideratua zutela zirudien, 7-0eko partzialari esker (61-57). Baina bisitarien erantzuna antzekoa izan zen: 0-7koa aurretik mantentzeko partidaren amaiera arte.
BSR LIGA
BIDAIDEAK BILBAO BSR 93 – IBERCOMSA AMFIV 51
Bilboko taldeak garaipen erosoa eta kolidergoa lortu zituen, denboraldiko seigarren garaipena lortu eta gero. Aurreko partidetan gertatu zen bezala, Adrian Yañez-enek neurketa erabakita utzi zuten atsedenaldian (52-24). Asier Garcia (21 asistentzia eta 35eko balorazioa) eta Jhon Edison Hernández-en (26 puntu eta 36ko balorazioa) partida ikaragarriak.
FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 56 – IBERCOMSA AMFIV 53
FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 50 – BSR AMIAB ALBACETE 94
Asteburu honetan, bi partida jokatu zituzten gasteiztarrek, denboraldiko lehen garaipena lortuz. Eta emaitza hau igandean iritsi zen, BSR Amiab Albaceteren aurkako jasotako porrot gogorrarren ondoren.
Igandean, hasiera txarraren ostean (12-21), arabarrek partidari buelta eman zioten 11-0eko partzialari esker, hirugarrenean (45-40). Emozioz handiko amaiera eta Jose Leep erabakigarria izan zen, 7 punturekin azken txanpan.