Urteko amaieran, Adrian Yáñez-en mutilek beste garaipena lortu zuten Txurdinagan lehen postura igotzeko. Juaristi ISB liderra da ere, zortzigarren garaipen jarraian eskuratu eta gero. Eta Endesa Ligan, RETABet Bilbao Basket-ek emaitz positiboa erdietsi zuen Fuenlabradan.

ENDESA LIGA

ACUNSA GIPUZKOA BASKET 65 – GRAN CANARIA 79

Azken laurdenaren hasiera kaskarra sobratu zaio talde donostiarrari bigarren garaipen jarraian izango zitzakeena lortzeko. Aurkari zuzenaren aurrean, Marcelo Nicolarenek 0-13ko partzial gogorra jaso zuten.

Lan handiari esker, Acunsa Gipuzkoa Basketek bisitarien lehen kolpea (20-31) gainditu zuen: bigarren zatiko hasiera ikusgarrian, donostiarrek emaitzari buelta eman zioten: 11-0ekoa 47-42koa jartzeko. Radoncicek partida berdindu zuen hirugarren laurdenaren azken jokaldian (3-53). Baina gero iritsi zen gipuzkoarrei aukerari gabe utzi zioten 0-13koak.

TD SYSTEMS BASKONIA 79 – IBEROSTAR TENERIFE 72

Bolada txarra Euroligan, baina bide bikaina Endesa Ligan. Kurtsoaren hamaikagarren garaipena Dusko Ivanovic-entzat, partida bakarra galdu zuen aurkariaren aurrean.

Huertas, Doornekamp eta Fitipaldoren bajak arren, irlatarrek aurpegia eman zioten eta etxekoen lehen bultzadari eutsi zioten (33-25etik atsedenaldiko 39-38ra). TD Systems Baskoniak ez zuen partidaren lidergoa askatu eta 10 puntuko aldea lortu zuen, amore eman ez zuen Iberostar Tenerife arrastoan sartzeko (75-72).

URBAS FUENLABRADA 70 – RETABET BILBAO BASKET 74

Garaipen oso garrantzitsua talde bilbotarrak lortutakoa permanentziarako borrokan aurkari zuzenaren kantxan. 19 eraso errebote eta 12 jaurtiketa gehiago eman arren, bizkaitarrek garaipena eskuratu zute bigarren zati handiaren bitartez.

Lehenengoan, hasierako 7-0ekoa eta 0-10rekoa erantzuna emateko. Atsedenaldian 4 puntugatik galtzen joatea izan zen albisterik onena bilbotarrentzat (34-30). Bigarren zatian, azken fitxaketa den Jenkins-en 4 hirukok partidari buelta eman zioten. Amaiera parekatua eta Miniotas-en berreskuratze klabea, amaitzeko 20 segunduren faltan.

 

ZILARREZKO LEB LIGA

CB MORON 77 – JUARISTI ISB 109

Zortzigarren garaipen jarraian Iñaki Jimenez-en mutilentzat, beste eraso erakustaldian. Gipuzkoarrak lidergoan mantentzen dira eta asteartean lehia klabeari ekingo diote bigarren postuan dagoen Grupo Alega Cantabriaren kantxan.

Etxeko taldeak aurretik lehen laurdenean (14-10). Baina azpeitiarrak ibiltzen hasi zirenean, ez zioten aukerarik eman: 4-17ko partziala bigarren laurden hasieran (25-44). Eta bigarren zatian, beti 20 puntuko aldea,  azken laurdenean partidari azkena emateko.

ZENTRO BASKET MADRID 64 – ZORNOTZA ST 77

Aurreko jardunaldian Larrean CB Marbellaren aurka jasotako porrotaren ondoren, Mikel Garitaonandiarenak garaipeneko bidera itzuli ziren Madrilen. Denboraldiko zazpigarrena bizkaitarrentzat eta asteartean, etxean, CB Moron-en aurrean jokatuko dute.

Beti aurretik Zornotza y 0-14ko partzialari esker ihes egin zen lehen laurdenaren amaiera eta bigarren laurdenaren hasieraren artean (15-31). Eta Sainz de la Mazaren hirukoaren ondoren, 21 puntuko aldea 17. minutuan (21-42). Bigarren zatian, lasaitasuna.

 

BSR LIGA

BIDAIDEAK BILBAO BSR 86 – BSR ACE GRAN CANARIA 67

Bilbotarrek bere bolada ona luzatu zuten, saria zuen garaipen batekin: sailkapeneko lehen postua, 7-1eko balantzearekin, Mideba Extremadurarekin. Bilbon, Asier Garciaren erakustaldi berri bat: 15 puntu, 10 errebote, 21 asistentzia y 37ko balorazioa.

Bere azken neurketetan ez bezala, bilbotarrek bigarren zati arte itxaron behar izan zuten partida apurtzeko. 41-35ko atsedenaldian, bigarren laurdenari handiari esker (20-11). Eta aldagelan egon eta gero, Adrian Yañez-en mutilak eroso nagusitu ziren.

MIDEBA EXTREMADURA 86 – FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 70

Ia ezer egin ahal izan zuen talde gasteiztarrak bigarren sailkatuaren kantxan. Fundación Vital Zuzenak taldeak 2020 urtea itxi zuen azken-aurreko postuan, garaipen batekin zazpi partidetan.

La Granadilla kiroldegian, etxekoak ihes egin ziren 5. minututik aurrera: 10-9tik 32-18ra bigarren laurdenaren bigarren minutuan. Gasteiztarrek markagailua estutu zuten hirugarrenean (57-49), baina ezin izan zuten gehiago hurbildu.