Azken segunduetan erabakitako neurketan, Goar Artetxeren mutilek bolada onean zegoen Leioari irabazi zioten, denboraldiko laugarren garaipena lortua. Bere gainetik, porrotik gabeko Getxo: bizkaitarrek Estudios y Obras Rekalde Unamuno gainditu zuten derbian.
Emozio, berdintasun, erremontadakā¦Lehen Mailako bostgarren jardunaldiko partidarik handienak denez izan zuen. Redline Mekanika TAKE-k Leioari irabazi zion (60-58) eta bigarren postua hartu zuen.
Lehen zati oso parekatuaren ondoren, kolpeak iritsi ziren: Igor Urretaren taldeak 4-17ko partziala lortu zuen hirugarrenean (39-46) eta etxekoen buelta eman zioten 12-4koari esker (51-50). Azken segundutan, Ceciagaren hirukoak garaipena eman zien tolasarrei.
Gipuzkoarrak bigarren postuan daude, Getxo liderraren atzetik. 5-0eko balantzea Imanol Adan-en mutilentzat, lehen sailkatuari asko sufriarazi zion Estudios eta Obras Rekalde Unamunoren aurka. Bilbotarrak aurretik iritsi ziren atsedenaldira (24-28), baina liderrak ez zion aukerarik eman bigarrenean: 25-4ko partziala partida erabakita uzteko.
Olabide Ikastolan, hirugarren garaipena Urgatzirentzat (79-72 Ordiziaren aurrean). Gasteiztarrek asmatu zuten unerik egokiena: 11-0eko partziala azken laurdenaren erdialdean.
Eta asteburua itxi zuen partidan, Universidad Deusto Loiola Indautxuk erraz irabazi zion Arri BKL-ri (87-40).