Gure emakumezkoen goreneko maila itzuli zen asteburu honetan. Eta etxeko taldeak nagusitu ziren 7. jardunaldian. Soilik Araski liderrak etxetik kanpo irabazi ahal izan zuen. Gainera, denboraldiko lehen garaipena Easo Lorea Gourmet-entzat.
Gasteiztarrak protagonistak izan ziren asteburuko etxetik kanpoko garaipen bakarran: 50-65ko emaitza Kandelazubietan, atsedenaldian erabakitako partidan (22-42).
Navarro Villoslada Basket Navarra bigarran postuan finkatzen da. Iruindarrek Lointek Gernikari irabazi zioten 60-42, hirugarren laurdenaren hasiera eta laugarrenaren hasieraren artean ihes egin eta gero: 16-4ko partziala 48-30ª jartzeko.
Aranguren Mutilbasket dago hirugarren postuan. Mutilbakoek La Rioja ABN gainditu zuten 61-48ko emaitzarekin, beti aurretik joan ziren partidan. Etxekoek 11 hiruko saskiratu zituzten, lau azken laurdenean bere garaipena ziurtatzeko.
San Millanen, txandaketak beteriko partida, Campus Promete eta Tabirako Baqueren artean. 23-13 errioxarrentzat lehen laurdenean eta 4-19koa durangarrentzat bigarrenean, atsedenaldira aurretik joateko (32-36). Hasierako 13-4koa hirugarrenean eta, 47nako berdinketaren ondoren, 11-3koa garaipena Logroñon uzteko.
Eta Donostiako Pio Barojan, denboraldiko lehen garaipena Easo Lorea Gourmetentzat. Jon Mendiluceren neskek Megacalzado Ardoiri irabazi zioten 66-50, bigarren zati handiari esker (38-21). Hasierako 12-3ko partziala hirugarrenean eta 10-3koa azkenengoan, nafarroako taldeari aukerarik gabe uzteko.