Imanol Adanen taldeak bere bolada ona luzatu zuen Ordizian, asko lan egin eta gero: 6-0eko balantzea Eskuinaldeko gizonentzat. Lehen Mailan ere, denboraldiko bigarren porrota jaso zuen Universidad Deusto Loiola Indautxuk, Fundacion Bilbao Basket-en aurkako derbian. Eta Bigarren mailan, 2-0ekoa Askartza Claretentzat.
LEHEN MAILA
Jardunaldi osoa larunbataren arratsadelko 6etan hasi zen. Eta mota guztietako partidez gozatu genuen.
Emaitz erosoagoekin hasten dugu. Beasainen, Tecnun Askatuak taldeak irabazi egin zun Arri BKL-ren aurkako derbian (53-77), atsedenaldian erabakitako partidan (20-45). Eta Aieten, jardunaldiko bigarren derbi gipuzkoarran, Atlético San Sebastián-ek Disdira Bitxitegiari irabazi zion, 71-37ko emaitzarekin. Donostiarrek bizkortu zuten bigarren laurdenetik aurrera.
Sufrimendu pixka bat gehiagorekin, baina beti aurretik, Fundación Bilbao Basket garailea izan zen Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurkako Bilboko derbian (81-73). Mikel Torrerenek lehen zati bikaina jokatu zuten (48-31), baina Javi Saez-en taldeak erreakzionatu zuen (56-50) Etxekoek bere alde txikia kudeatu zuten eta libre marratik itxi zuten garaipena.
Eta emozioa amaiera arte Majorin eta Irulegin. Ordiziako kantxan, Getxo SBT-ak 6-0eko balantzea ipini zuen sailkapenean, 62-64 irabazi eta gero. Hasierako 0-13koa Imanol Adan-en taldearentzat eta 14-0ekoa Juanan Sarasola-ren gizonentzat. Hortik aurrera, berdintasun handia eta bisitariek 0-11ekoa eskuratu zuen azken laurdenaren erdialdean.
Eta Nafarroan, partida parekatua hasieratik amaiera. Estudios y Obras Rekalde Unamunok etxekoen lehen bultzadari eutsi zion eta garaipena poltsikoan zuela zirudien (57-62). Baina Aranguren Mutilbasketek garaipena eskuratu zuen 8-0eko partzialarekin eta kantxa-erditik Sergio Fuentes-ek saskiratutako hiruko ikusgarriari esker
BIGARREN MAILA
Larunbat goizean hasi zen jardunaldia. Zabalganan, Ebaki Solutions San Prudenciok Getariako Keta Babyauto Sharks gainditu zuen (76-46). Gasteiztarrak bigarren zatian ihes egin ziren.
Gainera, Askartzan, leioztarrek bigarren garaipena eskuratu zuten, Easo Tordowineri irabazita (69-56). Joan-etorriko partida eta etxekoen 17-3ko partziala azken laurdenean.
Eta Bilboko Escolapios-en derbian, Mungia ST garaile izan zen 55-67ko emaitzarekin. Leioan jokatutako partida oso antzekoa: berdintasun handiko 3 laurden eta bisitarien 2-10ekoa azken laurdenaren hasieran.