Jardunaldi bikoitzaren ondoren, bi taldeak bosgarren garaipenera heldu dira, porrotik gabe, B multzoan. A Multzoan, Kaleangora Liceo Monjardín eta Maristas Auto Iregua ere mantentzen dira porrotik ezagutu gabe. Eta Nafarroako derbian, lehen garaipena Lagunak Furgovip-entzat.

EMAKUMEZKOEN 1. MAILA

Abenduan hasi zen jardunaldia, Bilboko Jesuitas Ikastetxean: Universidad Deusto Loiola Indautxuk Bera Bera Bultz-i irabazi zion,77-49ko emaitzarekin.

Eta jarraitu zuen Najeran, emozioz beteriko partida batekin: 55-53 La Rioja ABN-rentzat, Navarro Villoslada Basket Navarraren aurka. Denboraldiko bigarren garaipena errioxarrentzat, lehen zatiak aurretik ibili eta gero (28-19). Nafarroek erreakzionatu eta azken laurdena hasi zuten gainetik, 0-8ko partzialari esker (40-44). Amaiera arte, kolpe eta hirukoen txandaketa eta garaipena Najeran geratu zen.

Igandean, Zizur Nagusian, Megacalzado Ardoik 24-0eko partzial ikusgarria sortu zuen, Tabirako Baqueren aurka (34-11). Bizkaitarrek ez zuten amore eman eta 5 puntura hurbildu ziren, lau minuturen faltan, baina puntu bat gehiago besterik ez saskiratu ahal izan zuten (63-46).

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA – A MULTZO

Geldialdia ez zion min handia egin liderrari eta denboraldiko 4 garaipena lortu zuen: 4-0eko balantzea Kaleangora Liceo Monjardin-entzat, Txintxu Gozotegia ISB-ri irabazita (57-51).Hasierako 14-2koa nafarroentzat, baina gipuzkoarrek ez zuen amore eman, nahiz eta ezin izan zuten aurretik jarri.

Eta kanpokoen garaipen bikoitza jardunaldia osatzeeko. Aieten, Maristas Auto Iregua 3-0eko balantzera iritsi zen, Atlético San Sebastián erraz gainditu ostean (48-67). Eta Alberiten, Mungia ST-ren hasiera bikaina (2-15), errioxarrei aukerarik gabe uzteko.

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA – B MULTZO

Ostiralean jokatu zuten eta larunbatean baita ere, baina San Ignaciok ez zuen arazorik izan denboraldiko bosgarren garaipena lortzeko. Nafarroek ez zioten aukerarik eman Bera Bera Goikoari, hasierako 17-3eko partzial ikusgarriaren ondoren. Amaieran, 74-49ko emaitza eta 5-0eko balantzea Miguel Perez-en taldearentzat.

Barakaldoko Salesianos Ikastetxean, Afilados Gasteiz Araba liderrak ez zuen huts egin eta ere lortu zuen 5-0eko balantzea. Beti aurretik Iker Garcia-renak (2-12) eta 15 puntuko aldea atsedenaldia baino lehen, bigarren zati lasaiaz gozatzeko (40-61).

Eta Barañainen, Nafarroako derbian, denboraldiko lehen garaipena Lagunak Furgovip-entzat. Navasketek partida kontrolpean izatea zirudien (25-37ko emaitza 4-21eko partzialaren ondoren) eta 8 puntuko aldea azken laurdenaren hasieran. Baina etxekoek buelta eman zioten 11-0eko partzialarekin garaipena ospatu ahal izateko.