Txapelketako hirugarren jardunaldia eta gasteiztarrek zein gipuzkoarrek bere bolada ona luzatu zuten. Lehen Mailan, 8-0ekoa Getxorentzat: bizkaitarrek 2-18ko partziala ikusgarria lortu zuten bigarren laurdenean. Eta Leioa SBT-ak irabazi egin zuen Tecnun Askatuak-en aurkako laugarren posturako lehia zuzenean.
GIZONEZKOEN 1. MAILA
Larunbat goizean hasi zen jardunaldia, La Casillan, FundaciĆ³n Bilbao Basket-en garaipenarekin, Disdira Bitxitegia ISB-ren aurka (87-62). Bilbotarrek azken laurdenera arte itxaron behar izan zuten ihes egiteko, 9-2ko partzialari esker (71-57).
Larunbat arratsaldean, Donostian, zortzigarren garaipen jarraian eskuratu zuen Getxok, bigarren laurden ikusgarriaren ondoren: 14-19tik 16-37ra pasatu zen eta partida erabakita atsedenaldia baino lehen.
Antzitzar kiroldegian, Estudios y Obras Rekalde Unamunok aise irabazi zion Arri Bkl-ri. Bilbotarrak beti aurretik hasierako 3-13tik.
Eta jardunaldiko amaieran, Kandelazubietako kiroldegian, laugarren posturako lehia zuzenean, Leioa SBT eroso irabazi zion Tecnun Askatuak taldeari (84-59). Bigarren laurdenaren 24-20ko emaitzaren ondoren, Igor Urretaren gizonek erraz saskiratu zuten eta partida erabakita utzi zuren hirugarren laurdenaren erdialdean (53-33).
GIZONEZKOEN 2. MAILA
Porrotik ezagutu gabe mantentzen da Ebaki Solutions San Prudencio, Mungia ST-ri irabazita azken txanpan erabakitako partida hunkigarrian. Gasteiztarrak 9 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira (19-28), baina Roberto Flores-en taldeak emaitza murriztu zuen (36-37). Historioa berbera azken laurdenean eta bizkaitarrek buelta eman zioten emaitzari (52-51). Une klabe honetan, arabarrek 0-9ko partziala lortu zuten garaipena lortzeko.
Easo Tordowinek fase berri honetako lehen garaipena eskuratu zuen. Donostiarrek Escolapios de Bilbaori irabazi zioten, 65-41eko emaitzarekin. Ortiz etxekoaren bi hirukok partida apurtu zuten (36-24) atsedenaldia baino lehen. Eta azken laurdenean, gipuzkoarren azken eman zioten 10-0eko partzialarekin.
Eta San Prudencio bezala, Alkideba Ointxek ez du porrotik ezagutzen denboraldi honetan. Gipuzkoarrak ihes egin ziren bigarren zatian (14-6ko partziala eta 56-43) eta, hori esker, ez zuten arazorik izan amaiera arte, Askartzaren aurka.