Ohiko denez, Fundación 5+11 eta Fundación Bilbao Basket taldeek neurketa zoragarria erakutsi zuten, lehen postuarekin jokoan. Garaipena eta lidergoa gasteiztarrentzat.
MUTILAK
Asteburuko arreta guztia Gasteizko BAKH kiroldegian zegoen: lehen posturako porrotik gabeko lehia. Eta junior mailan gertatu zen bezala, lidergoa eta garaipena Araban geratu ziren: 92-84ko emaitza etxekoentzat.
Partida ikusgarrian hasieratik amaierara, bi taldeek bere eraso kalitatea erakutsi zuten: 26-21ko emaitza lehen laurdenean, 48-44koa atsedenaldian eta 67-69koa hirugarrenaren amaieran. Bilbao Basketek 6 puntuko aldea lortu zuen azkenaren hasieran eta Fundacion 5+11k 7-0ekoarekin erantzuna eman zuen. Une honetan, epaileek Joan Braulio kanporatu zuten. Aitor Urizen mutilek libre marratik eutsi zioten (79nako berdinketa), baina bere aurkariak uztaia aurkitu zuen Savkov-i esker partida 6-0ekoarekin ixteko.
Jardunaldiko gainerakoan, emaitza altua ere Ibaiondo: 86-119koa Easo Mandoegiren alde ATE Asesores Araberriren aurka. Donostiarrek 76 puntu saskiratu zituzten 20 minututan (41 bigarrenean eta 35 hirugarrenean). La Casillan, Bost Machine TAKEk aise irabazi zion Centro de Estudios Mikeldiri (52-86).
Eta Ibarran, beti aurretik Mondragon Unibertsitatea CB Santurtzi SK gainditzeko (65-55).
NESKAK
7-0eko balantzea Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskirentzat. Larunbata, garaipen erosoa Azkoitian (44-71). Eta igandean, erremontada Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet taldearen aurka. Donostiarrak 17 puntugatik irabazten joan ziren hirugarrenean, baina Álex Susoren neskek buelta eman zioten 28-5koarekin. Eta 56nako berdinketaren ondoren, 7-0ekoa garaipenera heltzeko (67-60).
Eta Urretan, Bizkaiko derbian, Bizkai Esnea Ibaizabalek Centro Estudios Mikeldi USK gainditu zuen, 54-49ko emaitzarekin. Galdakaoztarrek 13 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenaren hasieran (30-17). Unamunok erreakzionatu zuen (40-37) eta berdintzea lortu zuen, Asensioren hiruko baten ondoren (47-47). Azken minutuan, etxekoek ez zuten huts egin libre marratik.