Asteburu honetan jokatutako partiden ondoren, soilik jardunaldi bat geratuko da EBA Ligako A-A multzoko Liga Erregularrean. J21-ean, luzapena bai Arrasaten bai Gasteizen, Mondragon Unibertsitatea eta Easo Bodegas Muga taldeentzako garaipenekin. Eta Lehiaketa Oinarriak ezarritakoaren arabera, Tabirako Baquek, Baskoniak eta Goierri Iparragirre 2020k jaitsierako postuetan amaituko dute denboraldia.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 95 – LBB COCINAS.COM 92
Ez zen ezer jokoan, etxekoak liderrak eta A Konferentziako bigarren sailkatuak baitira. Baina Mondragon Unibertsitateak eta LBC Cocinas.com taldeek partida handia erakutsi zuten Iturripen, luzapenean erabakitako neurketa batean. Etxekoen erremontadaren ondoren, Dani Lopez-en 2+1ekoak berdinketa eman zien errioxarrei (83-83). Luzapenean, 94-92ko emaitzarekin, Nacho Arbues-en jokalariek 2 jaurtiketa erraza izan zituzte partida berriro berdintzeko, baina ez zuten asmatu.
BASKONIA 67 – EASO BODEGAS MUGA 78
Jardunaldiko bigarren luzapena BAKH kiroldegian gertatu zen eta donostiarren garaipenarekin bukatu zen. Emaitza honek salbazioa eman dio Gotzon Arrietaren taldeari eta jaitsiera bidali dio talde gasteiztarrari. Berdintasun handia hasieratik amaiera eta Harguindeyk 63nako berdinketa jarri zuen partidaren azken erasoan. Luzapenean, Etxezarretak agintea hartu zuen (7 puntu) Easo Bodegas Mugari garaipena emateko.
CB SOLARES 60 – CB SANTURTZI 85
Iturripen asteazkenean jasotako porrota gogorraren ondoren, Iñigo Nuñez-en mutilak indarberritu ziren modu ezinhobeaz. Garaipen handia (60-85) Kantabrian, bigarren zati ikusgarriari esker (26-48) eta Orellano-Artiñano bikotearen errezital berri batekin: 50 puntu, 20 errebote eta 57ko balorazioa.
TABIRAKO BAQUÉ 60 – ULACIA ZARAUTZ 48
Jardunaldiko bigarren derbia Landakon jokatu eta geratu zen. Garaipena Tomas de Castro-ren taldearentzat, bigarren itzuliko bosgarrena, baina, zoritxarrez, bizkaitarrek denboraldia amaituko dute jaitsierako postuetan. Lehen laurdenaren ondoren, non defentsak protagonistak baitziren (8-7), durangarrak ihes egin ziren (33-18) eta ez zioten aukerarik eman Ulacia Zarautz taldeari.
CB VALLE DE EGÜES 71 – GOIERRI IPARRAGIRRE 60
Datorren larunbatean, azken jardunaldian, Xabi Chicorenek denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute. Nafarroako lurraldetan, 10-0eko partzial batek, lehen laurdenean, atzetik joanarazi zituen. Hirugarren laurdenaren hasieran, Goierri 3 puntura hurbildu zen, baina beste 10-0ekoak aukerarik gabe utzi zion.