Lehen fasea amaitzeko jardunaldi baten falta, bi talde gipuzkoarrak berdinduta daude bosgarren postuan eta A1 multzorako azken txartela bilatuko dute azken jardunaldian.
MUTILAK
Bost Machine TAKE-k Mondragon Unibertsitatearen porrota aprobetxatu zuen Arrasatekoekin berdintzeko bosgarren postuan. Ibaiondon, tolosarrak hirugarren laurdenaren hasieran ihes egin dira, 2-22ko partzialari esker (40-58). Amaieran, 62-86ko emaitza.
BAKH kiroldegian, Mondragon Unibertsitateak hirugarren laurden amaiera arte eutsi zion (55-47). Geroago, FundaciĆ³n 5+11 liderrak ez zion aukerarik eman: 16-4ko partziala 85-64 irabazteko.
Bilboko derbian, FundaciĆ³n Bilbao Basket garaipeneko bidera itzuli zen Centro de Estudios Mikeldi USK-ri irabazita (94-45). Eta Bidebietan, bigarren laurdenaren hasieran aurrea hartu zuen Easo Mandoegik eta erosoz gainditu zuen Santurtzi (88-67).
NESKAK
Kanpoko garaipen bikoitza txapelketako azkenaurreko jardunaldian, biak 10 puntugatik. Bizkaiko derbian, Lointek Gernikak Centro de Estudios Mikeldiri irabazi zion, 35-45eko emaitzarekin, bigarren laurdenean ihes egin eta gero (2-16).
Eta Bidebietan, Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araski liderra porrotik jaso gabe mantendu zen Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet taldeari irabazi ostean (72-82). Alex Susoren neskek azkena eman zioten partidari1-11ko partzial batekin azken laurdenaren momento klabean.