Lehen fasea amaitzeko jardunaldi baten falta, bi talde gipuzkoarrak berdinduta daude bosgarren postuan eta A1 multzorako azken txartela bilatuko dute azken jardunaldian.

MUTILAK

Bost Machine TAKE-k Mondragon Unibertsitatearen porrota aprobetxatu zuen Arrasatekoekin berdintzeko bosgarren postuan. Ibaiondon, tolosarrak hirugarren laurdenaren hasieran ihes egin dira, 2-22ko partzialari esker (40-58). Amaieran, 62-86ko emaitza.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko For more details, please see our PRIBATUTASUN POLITIKA.
Onartzen dut

BAKH kiroldegian, Mondragon Unibertsitateak hirugarren laurden amaiera arte eutsi zion (55-47). Geroago, Fundación 5+11 liderrak ez zion aukerarik eman: 16-4ko partziala 85-64 irabazteko.

Bilboko derbian, Fundación Bilbao Basket garaipeneko bidera itzuli zen Centro de Estudios Mikeldi USK-ri irabazita (94-45). Eta Bidebietan, bigarren laurdenaren hasieran aurrea hartu zuen Easo Mandoegik eta erosoz gainditu zuen Santurtzi (88-67).

NESKAK

Kanpoko garaipen bikoitza txapelketako azkenaurreko jardunaldian, biak 10 puntugatik. Bizkaiko derbian, Lointek Gernikak Centro de Estudios Mikeldiri irabazi zion, 35-45eko emaitzarekin, bigarren laurdenean ihes egin eta gero (2-16).

Eta Bidebietan, Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araski liderra porrotik jaso gabe mantendu zen Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet taldeari irabazi ostean (72-82). Alex Susoren neskek azkena eman zioten partidari1-11ko partzial batekin azken laurdenaren momento klabean.