Bigarren faseko hasiera eta ez da ezer aldatu mutilen multzoan. Aimar Herran-en taldeak Santurtziri irabazi zion derbian eta titulurako borrokaren lehen postuan da. A2 multzoan, Jotakek lehen garaipena lortu zuen Ordizian.
MUTILAK – A1
Fundación Bilbao Basketek bigarren fasea hasi zuen 38 puntugatiko garaipenarekin, Santurtziren aurka (90-52), lehen postuan jarraitzeko. Bizkaian jokatutako beste neurketan, Mondragon Unibertsitateak azken minutuetan bizkortu zuen Getxori irabazteko: 63-62tik amaierako 66-81era.
Eta BAKH kiroldegian, jardunaldiko partidarik parekatuena: Fundación 5+11 85 – Easo Mandoegi 78. Donostiarrek aurpegia eman zioten, baina gasteiztarrek, Savkov-i esker, ez zioten aukerarik eman azken txanpan.
MUTILAK – A2
Kanpokoen garaipen hirukoitza lehen jardunaldian. Ordizian, Jotakek erremontada zoragarria sortu zuen: 3-18ko partziala garaipena lortzeko (58-61). Ibaiondon, Bost Machine Take-ren bigarren zati bikaina Araberriri irabazteko (63-87). Eta Zorrotzan, antzeko egoera La Ceve Askatuak taldearen garaipenean: 23-30 atsedenaldian eta 45-77ko emaitza amaieran.
NESKAK – A1
Bizkaiko derbia Santanapen eta Lointek Gernikak ez zion aukerarik eman Centro de Estudios Mikeldiri. Mikelo Retolazaren neskek partida hasi zuen 17-6koarekin eta partida erabakita utzi zuten atsedenaldian (36-16). 40. minutuan, 67-50eko emaitza.
NESKAK – A2
CB Araba lehen liderra da, Azkoitian irabazi eta gero 41-54ko emaitzarekin. Arabarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean, 4-20ko partzialari esker.
Eta Bidebietan, Bera Bera Goikoaren azken txanpa ikusgarria La Salle Bilbao gainditzeko. Bilbotarrak 8 puntugatik irabazten joan ziren bi minuturen faltan, baina 13-2ko partzial jaso zuten (65-62).