Sailkapena apurtu da Bigarren Mailako Igoera Fasean eta jada solik hiru hautagai geratzen dira igoera lortzeko: Afilados Gasteiz Araba, Txintxu Gozotegia ISB eta San Ignacio. Lehen Mailan, Araskik aldeak murriztu ditu Loiola Indautxu liderrari irabazi eta gero.
LEHEN MAILA – IGOERA FASEA
Lehen postuan ihes egiteko aukera handia zuen Universidad Deusto Loiola Indautxuk, baina Araski ez zion baimena eman: 82-68ko emaitza gasteiztarrentzat eta garaipenez gain, aberage lortu zuten ere.
Bilbotarrek garaipen bateko abantailaz gozatzen du oraindik Arabako taldearekiko eta Aranguren Mutilbasket-ekiko: Mutilbakoak garaile izan ziren Navarro Villosladaren aurkako derbian.
LEHEN MAILA – FEDERAZIO KOPA
Najerako derbi errioxarra Logroñora joan zen: bolada onean dagoen Campus Promete garaipena lortu zuen, 44-80ko emaitzarekin. Eta Santanapeko derbi bizkaitarrean, Lointek Gernikak erraz gainditu zuen Leioa SBT (87-60).
Gainera, bigarren zati handiak garaipena eman zion Megacalzado Ardoiri, Bera Bera Bultz-en aurrean (65-51). Eta Landakon, luzapenean erabakitako neurketa batean, Tabirako Baquek Easo Lorea Gourmet-i irabazi zion (78-69).
BIGARREN MAILA – IGOERA FASEA
Lau jardunaldiren faltan, hiru taldek borrokatuko dute igoera ematen duten bi txarteletarako: Afilados Gasteiz Araba, San Ignacio eta Txintxu Gozotegia ISB. Gipuzkoarren garaipenak Askartzaren aurka sailkapena apurtu zuen.
Azkoitian jokatutako neurketan, beti atzetik etxekoak, azken laurden arte. Azken 10 minutuetan, 15-1eko emaitza, sei libre huts egin arren, eta garaipena 54-50.
Logroñon, lehen laurden parekatuaren ondoren (19-18), San Ignaciok ez zion aukerarik eman Maristas Auto Ireguari: 7-41ko emaitza bigarren eta hirugarren laurdenaren artean eta 41-70 amaieran. Eta Iruñean, 6tik 6 liderrarentzat: beti aurretik Afilado Gasteiz Araba garaipen erosoa lortzeko (55-69).
BIGARREN MAILA – FEDERAZIO KOPA
Eta 5tik 5 Navasketentzat: Mungiaren azken bultzadari eutsi zioten nafarrek garaipena eskuratzeko (50-55). Manteon, Bera Bera Goikoak Getxori irabazi zion (69-59), azken bi minutuetan erabakitako neurketan.
Eta Aieten, 45-44ko emaitza Atlético San Sebastián-entzat, Inmobiliario Dato40 Tojuren aurka. Donostiarrek 17 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenean, baina bisitariek erremontada sortu zuten hirukoen bidez. Gipuzkoarrek ez zuten saskiratu azken lau minutuetan, baina arabarrek ez zuten aprobetxatu.