Imanol Adan-en gizonak txapeldunak izango dira eta igoera lortuko dute datorren igandean Fundacion Bilbao Basket taldeari irabazten badiete. Bigarren mailan, Maiatzaren 30rean ere, Ebaki Solutions San Prudenciok eta Alkideba Ointxek partida oso garrantzitsua jokatuko dute

LEHEN MAILA – IGOERA FASEA

Asteburuan jokatutako hiru partidek Getxo utzi zuten lehen postuan, tituluaren oso gertu.

Larunbatean, Kandelazubietako derbian, Leioak irabazi egin zuen, 78-73ko emaitzarekin. Igor Urretarenek hasiera bikaina sortu zuten (19-6) eta 16 puntuko aldea izan zuten bigarrenean (33-17). Baina Imanol Adanek zuzendutako gizonek erreakzionatu zuten eta aberage oso garrantzitsua salbatu zuten.

Larunbatean ere, Bilbao Arenan, Redline Mekanika TAKEk atsedenaldira arte eutsi zion Fundación Bilbao Basket-en saskiratzaile erritmoari (43-36). Bigarrenean, Mikel Torreren mutilak ihes egin ziren (93-74).

Eta igandean, hirugarren jardunaldiko neurketan, Getxok ez zien aukerarik eman bilbotarrei (59-86). 8-22ko emaitza lehen laurdenean eta, etxekoen erreakzioaren ondoren, 6-21ko partziala bigarren zatiko hasieran. Garaipen honi esker, Getxo txapelduna izango da datorren igandean Bilboko taldeari irabazten badio.

LEHEN MAILA – FEDERAZIO KOPA

Tecnun Askatuak-ek irabazi egin zuen Aieteko derbian (68-77), bigarren laurdenean aurretik ipini eta gero. Donostiarrek 9 garaipen dituzte, Ordiziak bezala: Juanan Sarasolaren taldea Jesuitas Ikastetxean nagusitu zen, 72-80ko emaitzarekin.

Bilbon jokatutako bigarren partidan, 27 puntugatik galtzen joan zen Arri BKL, 7 minuturen faltan, baina partida itxi zuen 2-24ko partzialarekin. Amaieran, garaipena Estudios y Obras Rekalde Unamunorentzat (75-70).

Eta Mutilban, Disdira Bitxitegiak garaipen erosoa lortu zuen (55-89), bigarren laurdenaren 4. minutuan  24 puntuko aldea izan ondoren.

BIGARREN MAILA

Alkideba Ointxek eta Ebaki Solutions San Prudenciok ez zuten huts egin eta datorren igandean igoerarako partida klabea jokatuko dute Gasteizen.

Liderrak ez zion aukerarik eman Escolapios-i (100-54), arabarrak, berriz, hirugarren laurdenean ihes egin ziren Easo Tordowine-ren kantxan (55-73).

Eta Mungiako Jose Antonio Agirre kiroldegian, etxekoek laugarren postua kendu zioten Getariari (66-56), bigarren laurden handiari esker (21-12).