CB. Santurtzi SK 83 – Toju Fundación 5+11 56

Euskal Ligako Junior mailako partidua ikusteko Santurtzira hurbildu ginen larunbatean. Alde batetik, etxeko taldea, Santurtzi, eta bestetik Toju Fundacion 5+11. Partidu osoan zehar etxeko taldea aurretik joan zen markagailuan.

Gasteizko taldearen aldetik hasiera kaskarra ikusi genuen, lehen laurdenean 6 puntu bakarrik lortu baitzituzten. Santurtziren aldetik defentsako agresibitatea eta puntuak sartzeko erraztasunak 22-6 jarri zuen markagailuan.

Bigarren laurdenean Tojuk saskiratzeetan zein jokoan hobetu zuen eta markagailuan gehituz joan ziren, baina Santurtzik lortutako aldea nahiko handia zen eta joko ona erakusten jarraitu zuten.

Aldageletatik bueltan Gasteizko taldearentzat ez zen dinamika aldatu. Erasoan berriro ere blokeatu egin ziren eta honi Santurtziren defentsako lan gogorra gehituta 5 puntu soilik lortu zituzten. Etxeko taldea bere partidua jokatzen jarraitu zuen, markagailuan puntuak errazak gehituz eta joko ona erakutsiz.

Toju azkenengo laurdenean saskiratze gehiago sartzea lortu zuen, eta Santurtzik lana eginda zuelarik erasoan ere erlaxatu ziren, azkenean 83-56 irabaziz.

 

EMAKUMEZKOAK:

Fundibide Tabirako Baqueren aurka galdu zuen bere etxean, bigarren laurdenetik kanpoko taldeak partidua menperatuta zuelarik.

Lointek Gernikak Ordiziaren aurka irabazi zuen, ahazteko partidua eta markagailua gutxiengoa izanik. Gernikako jokalari batek lesio larria sufritu zuen eta denbora luzea izango da kantxetatik urrun egongo dena, baina ziur gaude indartsuago bueltatuko dela.

Alaskak Loyola Indautxu 04ren kontrako partidan irabazle atera zen, azkenengo hauek azken laurdenera arte partidua menperatuta izanda ere.

Easok Bera Beraren aurkako derbia irabazi zuen. Partiduaren hasieran Easo hobeto egon zen, baina Bera Berak azkenengo laurdenean berdintzeko gai izan zen.

Jardunaldiko azkenengo partiduan Araberrik GDKO Ibaizabalen aurka irabazi zuen ezberdintasuna txikia izan bazen ere 42-38.

 

GIZONEZKOAK:

Goizeko bi partiduetan, bai Bilbao Basket Fundazioa, bai 5+11 Fundazioa irabazle atera ziren Electro Alavesa Araberri eta Take Buruntziren aurka. Bilbao Basketek lehenengo laurdenetik apurtu zuen partidua 34-5eko markagailua lortuz, eta Baskoniak laurdenetan zehar joan zen markagailuan aldea lortzen.

Alter Consulting ISB Axa Amurrioren aurka irabazi zuen etxetik kanpo. Etxekoek lehen zatian mantentzea lortu zuten, baina atsedenaldia eta gero, aurkariaren jokoa ezin izan zuten mantendu. Azkenean, 29 puntuko aldea ISBren alde.

Jotake eta Mondragon Unibertsitatearen aurkako partidua berdinduena izan zen. Berdindua izan bazen ere Arrasatekoek garaipen erreza eraman zuten, 57-74.

Easo Mendaur eta Askatuak Hollisen arteko partiduan etxeko taldeak irabazi zuen, laurden bakoitzean 20 puntu baino gehiago sartuz, eta aurkariak 10 puntu baino gutxiagotan utziz. Amaierako emaitza 96-35.

  • IMG_1595
    IMG_1595
  • IMG_1596
    IMG_1596
  • IMG_1593
    IMG_1593
  • IMG_1591
    IMG_1591
  • IMG_1589
    IMG_1589
  • IMG_1587
    IMG_1587
  • IMG_1588
    IMG_1588
  • IMG_1586
    IMG_1586
  • IMG_1585
    IMG_1585
  • IMG_1583
    IMG_1583
  • IMG_1584
    IMG_1584
  • IMG_1581
    IMG_1581
  • IMG_1579
    IMG_1579
  • IMG_1580
    IMG_1580
  • IMG_1578
    IMG_1578
  • IMG_1577
    IMG_1577
  • IMG_1576
    IMG_1576
  • IMG_1571
    IMG_1571
  • IMG_1574
    IMG_1574
  • IMG_1570
    IMG_1570
  • IMG_1567
    IMG_1567
  • IMG_1569
    IMG_1569
  • IMG_1566
    IMG_1566
  • IMG_1563
    IMG_1563
  • IMG_1564
    IMG_1564
  • IMG_1562
    IMG_1562
  • IMG_1560
    IMG_1560
  • IMG_1561
    IMG_1561
  • IMG_1559
    IMG_1559
  • IMG_1558
    IMG_1558
  • IMG_1555
    IMG_1555
  • IMG_1557
    IMG_1557
  • IMG_1554
    IMG_1554
  • IMG_1551
    IMG_1551
  • IMG_1552
    IMG_1552
  • IMG_1545
    IMG_1545
  • IMG_1547
    IMG_1547
  • IMG_1544
    IMG_1544
  • IMG_1542
    IMG_1542
  • IMG_1543
    IMG_1543
  • IMG_1540
    IMG_1540
  • IMG_1538
    IMG_1538
  • IMG_1535
    IMG_1535
  • IMG_1533
    IMG_1533
  • IMG_1530
    IMG_1530
  • IMG_1528
    IMG_1528