Euskadiko Saskibaloi Federaziotik gogoratu nahi dugu derrigorrezkoa dela musukoa erabiltzea udal kirol instalazioetan zein ikastetxeetan, kirol federatuan zein eskola kirolean.
Gogorarazten dizuegu musukoa erabiltzea nahitaezkoa dela, kirola egiteko unea izan ezik. Horrek kirolariei bakarrik eragiten die, eta, beraz, gogoratu behar diegu entrenatzaileei, ordezkariei eta kirolariei musukoa jarri behar dutela praktikaren momentuan ez badaude.
Aulkietan eta instalazioetako sarreretan eta irteeretan ere derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea.
Gainera, instalazio bakoitzak bere osasun-arauak izateko eskubidea du, udalarena, klubarena edo ikastetxeena. Instalazioetara joan aurretik horien berri izatea gomendatzen dizuegu.
Eskerrik asko guztioi arauak zorrotz jarraitzeagatik eta hauek ere sustatzeagatik.