Oso erraz saskiratu duen partida batean, Gasteizko taldeak Joventut de Badalonari irabazi dio eta Errege Koparen finalerdietarako txartela lortu du (bihar, 19:00etan)

Peters izan da berritasun nagusia Dusko Ivanovicen hasierako bostekoan. Eta estatubatuarrak gasteiztarren lehen bi puntuak saskiratu ditu. TD Systems Baskoniak azkar hartu du partidaren lidergoa eta ihes egin du markagailuan (14-6ko emaitza lehen laurdenaren erdialdean). Arabarrek erosoz saskiratzen jarraitu dute eta 11 puntuko aldearekin itxi dute lehen laurdena (28-17), Henry-ren birrinketa ostean.

Carles Duranen mutilen erreakzioa laster iritsi da: 13 puntu 3 minutuan 5 puntura hurbiltzeko (35-30). Vildozak kataluniarren boladari agur esan dio eta 6-0ekoa hasi du, Badalonako taldearen hutsartea eraginez. Erasoek defentsak gainditu dituzte eta TD Systems Baskonia eroso ibili da, beti aurretik (55-47).

Ezer ez aldatu da aldagelan egon eta gero. Dusko Ivanovicen gizonek bere aurkariaren defentsako hutsuneak aurkitzen jarraitu dute eta 13 puntuko aldea lortu dute (64-51), laugarren minutuan. Lehen aldiz partidan, atzean estutu du Joventutek, bizirik mantentzeko (71-65). Polonara eta Peters-en hirukoek airea eman diote marjinarekin laurdena amaitzeko (75-68).

Eta TD Systems Baskoniak partida erabakita utzi zuela zirudien, 7-0eko partzialari esker (85-68). Baina Joventutek ez du amore eman eta bizirik iritsi da azken 3 minutuetara (89-82). Petersek eta Henryk, orain bai, garaipena eta finalerdietareko txartela itxi dituzte.

(ARGAZKIA: ACB Photo)